34. Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi

34. Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi

“Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi” jardunaldiko liburuxka

Iazko uztailean Hik Hasiren Udako Topaketen 20. urteurrenaren harira “Hezkuntza-errealitate berrietara jauzi” jardunaldi berezia egin zen Donostiako EHUko areto nagusian. Orain, jardunaldi hartan esandakoak monografiko batean bildu dira.

Hitzaldi bat eta lau mahai-inguru egin ziren duela urtebete, eta hezkuntza alorretik kanpo dabiltzan adituek eta arituek hezkuntzari eta, oro har, etorkizuneko gizarteari buruz gogoeta egiteko parada izan zuten. Horretarako bi galdera egin zitzaizkien:

- 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?

- Horretarako, zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

Argitalpen honetan, mahai-inguru haietan egindako gogoetak bildu dira, aipaturiko galdera horiei emandako erantzunak. Argitalpena landu eta prestatu bitartean, ordea, COVID-19aren krisia etorri da gainera, mundu osoa irauli duen pandemia, eta baita hezkuntza arloa ere. Gauzak horrela, mahai-inguruko partaideei galdera berri bat luzatu zaie:

- Urtebete pasa da 2O19ko uztailean etorkizuneko gizarteaz eta hezkuntzaz hausnartzen aritu ginenetik. Orain, mundu mailako pandemia bat bizitzen ari gara COVID-19a dela-eta, konfinatuta egon gara eta ziurgabetasun egoera batera iritsi gara. Orain urtebete egindako gogoetari zer gehituko zenioke bizi dugun pandemia dela-eta?

Partaide hauen hitzak, hausnarketak eta gogoetak bildu dira Hik Hasiren 34. monografikoan: Juan Jose Ibarretxe, Joseba Azkarraga Etxagibel, Idurre Eskisabel, Maitane Arnoso Martinez, Txusa Balbas, Arcadi Oliveres, Marga Iñiguez, Jon Sarasua, Ion Errea, Aritz Otxandiano, Heike Freire, Tamara Claveria eta David Fernandez. Monografikoa eskuratzeko www.hikhasi.eus-era jo daiteke.

12.00 €
10.00 € harpidedunek
33. Aniztasuna

33. Aniztasuna

"Aniztasun sozio-ekonomikoa, kulturala eta linguistikoa: PRAKTIKA ONAK"

 

2016-2017 ikasturtean, "Eskola-komunitateak beren jarrera eta praktikak aztertzen: aniztasun sozioekonomikoa, kulturala eta linguistikoa" proiektua abian jarri zuen HIUHEZIko ADI iketaldeak, Eibarko Arrateko Andra Mari eta Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxeekin batera. Proiektuak emandakoa jasotzen da monografiko honetan.

8.00 €
5.00 € harpidedunek
32. Harremanak

32. Harremanak

"III. Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldien edukia jaso da.

2013an egin ziren lehen “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldiak. Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasi­tako haurren parte-hartzearen bideari, jarraipena eman genion 2015ean aniztasuna gaiarekin, eta ikasle guztiak kontuan hartzen dituen Finlandiako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat espe­rientzia ezagutzeko aukera izan genuen.
2017an, “harremanak” gaia landu genuen “III. Herri hezi­tzailea, eskola herritarra” jar­dunaldietan. Izan ere, harrema­nak, elkarbizitzaren erdigunean daude. Horiek nolakoak, halakoa izango da bizikidetza: osasuntsua edo ez.

8.00 €
5.00 € harpidedunek
31. Psikomotrizitatea

31. Psikomotrizitatea

Argitalpena, Bergarako LUZARO psikomotrizitate taldearen eta HIK HASIren arteko elkarlana izan da.

Psikomotrizitatea ulertzeko oinarriak agertzen dira lan monografiko honetan, euskaraz.

8.00 €
5.00 € harpidedunek
30. Pedagogia Sistemikoa

30. Pedagogia Sistemikoa

30. monografikoa

Bert Hellingerren sistemen printzipio edo legeetan oinarritzen da Pedagogia Sistemikoa. Ordenak ezinbesteko garrantzia du. Hiru orden dira nagusi ikuspegi horretan: pertenentzia-printzipioa, hierarkia-printzipioa eta ematen eta hartzen dugunaren arteko oreka-printzipioa.

10.00 €
8.00 € harpidedunek
29. Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa

29. Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa

29. monografikoa

Eskaini gura dugu eskoletan ebaluazioaz hausnartzeko aitzakia. Pentsatzen dugu hausnarketa hori bihur daitekeela haurraren ongizatearen mesederako berrikuntza prozesuen abiapuntu.

12.00 €
9.00 € harpidedunek