Guztiok izan beharko genuke feminista

Guztiok izan beharko genuke feminista

Chimamanda NGOZI ADICHIE idazle nigeriarraren saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan duena.

Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu zuen Hik Hasi egitasmoak iaz, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan zezaten, eta, Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaldu zuen doan.

Orain, nahi duten ikasle-talderekin landu dezaten, ESKAINTZA BEREZIA egin nahi die Hik Hasik ikastetxeei: 10 ale edo gehiago eskatuta, liburuxka bakoitzak euro 1eko prezioan eskaintzea.

2.00 €
1.00 € harpidedunek
EUSKAL PEDAGOGOA LOKATZETAN

EUSKAL PEDAGOGOA LOKATZETAN

 A-tik Z-ra, Joxe Mariren lana, bizitza eta batez ere balioak jasotzen dituen liburua da: Euskal Pedagogoa lokatzetan izenburupean.Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan herritar guztiei zuzenduriko liburua da.

Joxe Mari Auzmendik bizitza osoa eskaini zion euskalgintzari, herrigintzari eta hezkuntzagintzari. Ezagutu beharreko biografia bat dela sinetsita gaude, eredugarri eta akuilu delako haren lana, eredugarri eta akuilu, bereziki, Euskal Herri honen hezkuntza sistema josten diharduten irakasleentzat; euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasleentzat; eta finean etorkizun hobe bat nahi duten irakasle, guraso eta herritarrentzat.

Hiru urte beteko dira otsailean Joxe Mari hil zela. Eta bizi zen artean, aski merezia zuen arren, ez zuen omenaldirik nahi izan, halako izaera zuen: umila, ez zen protagonismo zalea. Eta omenaldi kutsua ere badu liburu honek. Horretarako, hemen mahaian ditudan egileez gain, beste 20k parte hartu dute: besteak beste… Maialen Lujanbiok, Josu Txapartegi Txapasek, Arantxa Urbek, Irene Lopez Goñi irakasleak, Jon Sarasuak Pello Otxandianok, Joseba Sarrionandiak, Nora Salbotxek…

Guztion artean, A-tik Z-ra saiatu gara Joxe Mariren balioak biltzen. Egile bakoitzari hitz bat proposatu diogu, eta hark idatzi du Joxe Mariren profila. Ariketa zaila izan da A-tik Z-ra Joxe Mari definitzea, balio garrantzitsuak gorpuztu baititu 40 urtetan egin duen ibilbide oparoan. Oroz gain, haren konpromisoa, ausardia eta batasuna nabarmendu dituzte liburuan parte hartu duten irakasleek eta idazleek.

Esan bezala, Joxe Mari Auzmendiren omenaldi gisa ondutako liburua euskalgintzan, herrigintzan eta hezkuntzagintzan ametsen atzetik lanean ari diren hezitzaile eta herritar guztientzako eredu eta akuilu izan dadin egin du Hik Hasik.

22.00 €
18.00 € harpidedunek
Gaxuxaren klarion magikoa

Gaxuxaren klarion magikoa

HIK HASIk argitaratutako 2-6 urte bitarteko haurren beldurrei aurre egiteko ipuina da.

“Gaxuxaren klarion magikoa” haurren beldurrei buruzko ipuina da. Bizitzaren garai honetan (2-6 urte) agertzen diren beldurrei aurre egiten laguntzeko egindako ipuin bat, besterik ez. Gure gizartean sortutako zenbait pertsonaia beldurgarri erabiliaz, Gaxuxak (hau da, haur guztiek) badu bere klarion magikoa beldurrak giltzapean jartzeko.

12.00 €
9.00 € harpidedunek
Esperimentazioan sakonduz biziberritu

Esperimentazioan sakonduz biziberritu

Hezkuntzan umea erdigunean jarri, eskuliburuak alboratu eta proposamen berriak lantzen hastean, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko sortu da liburu hau, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko. Askotariko materialekin esperimentatzeko eta biziberritzeko hainbat ideia eta estrategia biltzen dira, 365 proposamenekin batera. Inspiratu, esperimentatu eta sortu!

“Hezkuntzan umea erdigunean jarri, eskuliburuak alboratu eta proposamen berriak lantzen hastean, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko sortu da liburu hau, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko. Askotariko materialekin esperimentatzeko eta biziberritzeko hainbat ideia eta estrategia biltzen dira, 365 proposamenekin batera.

Inspiratu, esperimentatu eta sortu!”

Bizi gara, gure munduan, gure moduan.
Bizi gara, materialen munduan, material soilen munduan.
Materialak bizi gaitu.
Materialekin bizi gara soiltasunez beteriko munduan.
Gure munduan eta gure moduan.
Aukera berriei atea irekiz, esperimentatuz, proposatuz, sortuz.
Gure munduan eta gure moduan.

20.00 €
16.00 € harpidedunek
Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK

Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK

Euskal Herriko ikastetxeetako eguneroko jardunean eragina duten 25 autoreren —pedagogoak, psikologoak, maisu-maistrak...— berri jasotzen da liburu honetan. Hezkuntzaren historian eragina izan duten eta uneotan ere ekarpenak egiten ari diren autoreeen ideia nagusiak biltzen dira. Aniztasuna da nagusi autoreon artean, garai, toki, ildo pedagogiko... ezberdinetakoak baitira. Baina irizpide nagusi bat izan dugu iparrorratz beroiek hautatzean: Euskal Herriko ikastetxeetan momentu honetan egiten ari diren praktika pedagogikoan eragina izatea,
20.00 €
15.00 € harpidedunek
Ilunetik argira. Elbira Zipitria

Ilunetik argira. Elbira Zipitria

ELBIRA ZIPITRIA

Poliedroak hainbat alde ditu Elbira Zipitriak. Ikastolaren hazia, eta euskal eskolaren gerra aurreko eta gerra ondorengo mugimenduaren lokarria izan da. Abertzalea, euskaltzalea, fededuna eta klase kontzientzia handikoa, isilpean eta ausardiaz jokatu zuen frankismoaren urte beltzenetan.Adostasun ezen gainetik, asko zor diogu euskaldunok. Liburu honen bidez herri oroimenetik berreskuratu nahi izan da Elbira Zipitria eta zor zaion esker ona erakusteko.

17.00 €
12.00 € harpidedunek