Arantzako Aterpea

 
 

 

ARANTZAko ATERPEa
Lehen mailako aterpetxea, 130 plaza. Arantzako herrigunean dago. Leku lasai eta egokia irakaskuntza ­taldeentzat... Jarduera anitzeko hiru gela, bi jolas parke. Etxeko jakiekin egindako kalitatezko sukaldaritza eta zerbitzua. Talde eta ikasleentzako ­jarduerak monitoreekin.  

Arantza
Nafarroako Bortzirietan kokatzen den 660 biztanleko herri lasaia da, benetan ikusgarria. Bertako paisaiek naturaz gozatzeko aukera paregabea ­eskaintzen digute: nekazal ­bizimodua, historia, baso eta ­mendiak. Euskal Herrian dagoen herririk euskal hiztunena da.

Eskaintzak
5 urtetik 16 urte bitarteko irakaskuntza ­taldeentzako egitarau bereziak prestatzen ditugu gure monitoreekin. Bi egun, hiru egun eta bost eguneko egonaldiak. Udalekuak ere antolatzen dira.

Irteera gidatuak
- San Juan Xar: Naturgune babestura bisita gidatua; kaltzada bideak, erreka, Pagolizarra eta bertako iturriaren kondaira.
- Baserria:  Bertara joateko xenda eta kaltzada bideak, basoa, kondairak eta baserriko animalien ezagupena landuko ditugu.

Kirola eta abentura
- Abentura parkea: Senberroko bordako harizti ikusgarrian, arbolen arteko pasabideak (zubi tibetarra, nepalia, kukunkak, tirolina..)
- Espeleologia: Arruzpiko kobazuloan ibilbide ikusgarria, kobazuloen ezagupena, kondairak...

Tailerrak eta jolasak
Herri kirolak, ginkana, talo tailerra eta abar.

Egutegia
Urte osoan zabalik.

Prezioak
Ikastetxe, Ikastola, Euskaltegi edo beste motatako taldeentzako eskaintza bereziak.