Buletinera harpidetu
Buletinera harpidetu nahi dut. Hik Hasi egitasmoaren azken berriak eta gogoetak jaso nahi ditut nire postontzian, hilean behineko maiztasunaz.
Lege Informazioa
Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.hikhasi.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Sozietatearen izena: Xangorin Koop. E. Txikia
IFK: F20530036
Helbidea: Errekalde Hiribidea, 59 - Aguila Eraikina, 1, 20018 - Donostia (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 371 408
Helbide elektronikoa: hikhasi@hikhasi.eus
Erregistro-datuak: Gipuzkoako Probintziako Merkataritza Erregistroa, 1534. liburukia, 102. folioa, 8. atala, SS 10521 orria.
Baldintza Orokorrak
www.hikhasi.eus web gunea Xangorin, Koop. E. (aurrerantzean “HIK HASI”) enpresaren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman HIK HASI, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
HIK HASIk ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. HIK HASIk espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Web gune honek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. HIK HASI ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.
Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake. HIK HASIk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
HIK HASI ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. HIK HASIk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
HIK HASIk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. HIK HASIk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Harpidetzak
Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako online erosteko, izena emateko, harpidetza eskatzeko,…) beharrezkoa da aldez aurretik datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean emango ditu bere datuak.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai izena ematean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.
Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, HIK HASIk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
HIK HASIren hainbat zerbitzu erabiltzeak edo harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela HIK HASIren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi HIK HASIk legezko interesa duela bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, bere ezetza adierazi ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio HIK HASIri.
Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, HIK HASIrenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Web gune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, HIK HASIk bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, HIK HASIren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta HIK HASIk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. HIK HASIk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa
Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak XANGORIN, KOOP. E.ren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
HIK HASIk argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake antolatzen dituen ekitaldi desberdinetan, beraz partaideen imajina eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldiak dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datuak editatzeko, publikatzeko eta zabaltzeko HIK HASIren web gunean eta beste web kanaletan (batez ere www.hikhasi.eus web gunean eta HIK HASIk dituen sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta enpresaren bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.
HIK HASIk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira.
Datu pertsonalak biltzea
HIK HASIk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, izen emateko, erosketa bat egiteko edo harpidetzeko), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. HIK HASIk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. HIK HASIek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Xangorin, Koop. E., Errekalde Hiribidea, 59 - Aguila Eraikina, 1, 20018 - Donostia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 371 408 edo, bestela, hikhasi@hikhasi.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Segurtasun-neurriak
HIK HASIk, bere tratamendu-sistemetan dauen datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela HIK HASIren erantzukizunpekoak.
Trafiko-datuak
HIK HASIren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio HIK HASIri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, HIK HASIren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
Indarraldia
HIK HASIk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. HIK HASIk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, HIK HASIk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
Jurisdikzioa
HIK HASIren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, HIK HASI eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, HIK HASIk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.