Mapi Urresti: "Haurrari bera den bezala izateko espazio bat ematen baldin badiogu, askatasunez sortuko du bere identitatea eta bera den bezala garatuko da"

Mapi Urresti: "Haurrari bera den bezala izateko espazio bat ematen baldin badiogu, askatasunez sortuko du bere identitatea eta bera den bezala garatuko da"

Mapi Urresti psikologoa, sexologoa eta harreman psikomotrizista da eta urte askotako esperientzia du haurrekin eta familiekin eta baita irakasleekin ere, ikastetxe ugaritan formazioak eman baititu. Hik Hasirekin ere hainbat urtez eskaini du urte osoko formazioa. Aurtengo edizioko izen-ematea zabalik dago, irailaren 10era arte, bai irakasle eta hezitzaileentzako baina baita guraso nahiz psikologoentzako ere. Bere eguneroko jardunean nahiz formazioan haurraren eta helduaren arteko harremanean jartzen du arreta, haurraren garapena egokia eta osasuntsua izan dadin, ezinbestekotzat baitu helduarekiko harremana segurua izatea.

"Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" urte osoko formazioari buruzko informazio gehiago hemen.

Irailaren 10a arte eman daiteke izena Psikomotrizitate Erlazionaleko ikastaroan

Irailaren 10a arte eman daiteke izena Psikomotrizitate Erlazionaleko ikastaroan

Mapi Urresti psikomotrizistak gidatuko duen formazioak ikasturte bateko iraupena dauka. 2023-2024 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa  bostgarrenez eskainiko du Hik Hasik. Izen-ematea zabalik dago irailaren 10a  arte.

Hona hemen Mapi Urrestiren aurkezpen-bideoa.

Ikasturte berri on denoi!

Ikasturte berri on denoi!

Abiatu dugu ikasturte berria, asmo eta erronka berriekin, baita Hik Hasin ere!

Izango dugu elkarren berri!

Hartzaileak eta emaileak gustura, 2023ko Udako Topaketetan

Hartzaileak eta emaileak gustura, 2023ko Udako Topaketetan

Uztailaren 3an, 4an eta 5ean egin ditugu 23. Udako Topaketa Pedagogikoan Donostiako HEFAn. Ikastaroetako irakasleak eta ikasleak gustura gelditu dira hiru egunetako jardunarekin. Denetariko ikastaroak izan dira, hala nola, neurohezkuntzaz (argazkian), heriotzaz, pedagogia sistemikoaz, antzerki teknikez, matematikaz, Scape Roomak...

Giro bikainean hasi ditugu 23. Udako Topaketa Pedagogikoak

Giro bikainean hasi ditugu 23. Udako Topaketa Pedagogikoak

23. urtez ekin diegu HIK HASIren Udako Topaketa Pedagogikoei, Donostiako HEFAn. Emaileak eta hartzaileak ezin gusturago, giro bikainean joan da lehen eguna.