BURDIN HARANA

 
 

 

Egun bateko edo bizpahiru egunetako egonaldiak. Eguraldi txarrarekin “B” plana. Maila guztiei egokitutako tailer eta bisitak. Mirandaolako Parkean, merenderoa, frontoia, haur-parkea, pista jokoa, eta beste daude.

Talde handientzako prezio bereziak. Nahi izanez gero, ingelesez eta 
frantsesez egin daiteke bisita. Olapintxoa dastatzeko aukera ere bada.

 

3 GUNE:

Brinkolan: Burdinolen Ibilbidea, XI-XVIII. menderaino:

Aizkorri-Aratz parke Naturalaren magalean, UROLA ibaia jaiotzen da, Burdin Haranaren ardatz nagusia. Bertan ola-langileak eta baserritarrak bizi izan dira. 

          - Erreizabal Artzaintzaren ekomuseoa 

          - Igaralde Ogiaren txokoa

Mirandaolako Parkean: XVI-XVIII. menderaino

Aurre industrializazioan murgilduko gara, Mirandaolako Burdinola martxan ikusiz. Teknologia, energiak, lanbideak eta bestelako gaiak lantzen ditugu.

          - Euskal Burdinaren Museoa

          - Mirandaola Burdinola

Herrigunean: Lengileen Ibilbidea , iraultza industriala XX. mendean

Burdinola zaharrak lantegi bihurtuko dira, ola-langileak behargin, eta baserri asko langileen etxebizitza. 1950. urtean murgilduko gara, frankismo garaiko herri industrializatu batean.

          - Chillida Lantokia

          - 1950eko Eskola

 

OHARRA: Legazpin eta Brinkolan tren geltokia dago.