Bilbao Hostel

 
 

 

Esperientzia ahaztezina

Bere instalazioen maila altuak eta gure pertsonalaren tratuak, hiriaren xarmaz gain, Bilbon izango duzun egonaldia ahazte­zina egingo dute. Gure ostatuak segurtasuna, kalitate bikaina eta prezio eskuragarriak bermatzen ditu.

 

Bilbo ezagutu

Bilboko Aterpetxea ez da ostatua emateko lekua soilik; gozatzeko tokia ere bada, ondo pasatzeko, Bilbo berria ezagutzeko tokia ere badago.

 

Jarduerak

Bilbok eta Bizkaiak orokorrean, baliabide eta xarma asko ditu zure egonaldia jardueraz josteko.
Bilboko Aterpetxetik hirian bertan eta bere inguruan garatzen diren bisiten eta esperientzien ingurukoak kudeatzeko eta informazioa izateko aukera emango dizugu.
Gainera, taldean bazatozte, espezializatuta gaude jarduera-programak egiten talde zehatz bakoitzarentzako, eta gure areto eta gelak erabiltzeko aukera izango duzue programaren prezioaren barruan.

 

Ezaugarriak
− 170 plaza, 2, 3, 4, 6 lagunentzako logeletan
− 24 orduko harrera zerbitzua
− Jantoki zerbitzua
− Bilera aretoak
− TB gela
− Ikuztegia
− Kirol zelaiak
− Doako aparkalekua
− WIFI librea
− Turismo informazioa

 

Urte osoan zabalik