Ekoetxea Azpeitia

 
 

 

Helburu nagusia ikasleak jasangarritasun baloreetan heztea da. Bertan, gai ugari lantzen dira, besteak beste klima aldaketa, ura, biodibertsitatea, hirigintza jasangarria… Programa osagarriak ere eskain­tzen dira: Igarako ur errota, Lapatx Ingurumen Eragilea (zabortegiaren bilakaera, garbigunea…). Horrez gain, euskal natura-ondareari buruzko lehenengo hiri-parke naturalaz gozatzeko aukera dute ikasleek, Xaguxatar parkea, naturarekin harremana bilatzeko jolasgune paregabea.