Gernikako Batzarretxea eta Aretxa

 
 

 

Euskaldunok munduan du­gun ikur adierazgarririk ospetsuena da Gernikako Aretxa. Bere itzalpean egiten ziren Bizkaitarren Batzar Nagusiak, Batzarretxea egin zen arte. Gaur egun eredu neoklasikoko etxe horren barruan egiten dira batzarrak.
Bizkaiko Legebatzarra izateaz gain, euskaldun guztion askatasun-gogoaren gune erakusgarri bihurtu da.