Gure Sustraiak Aterpe - Baserri Eskola

 
 

 

Iruñetik 20km-ra kokatua, Gure Sustraiak Baserri Eskola 2002. urtetik ari da ingurumen hezkuntzaren, zein abenturazko turismo sostengagarri aktiboaren alorretan lanean, eskola ume, familia, talde, elkarte nahiz profesionalei zuzendutako programekin. 
- 54 leku dituen Ostatu-Aterpetxe Turistikoak jantoki zabala du eta bertan egindako etxeko janaria eskaintzen du. Terraza eta frontoia ditu jolasteko eta­­ ­zirkulaziorik gabeko plaza.
- 36 plaza dituen Aterpetxe Irisgarri eta Jasangarriak erosotasun guztiak ditu: formatu berriko logelak, estalpeak, balio anitzeko gelak, tailer aretoak eta abar. 
Irisgarria da pertsona guztientzako eta baliabideen kudeaketa-eredu jasangarria dara­magu. Baserri Eskolaren alboan dauden instalazioak berritzaileak dira. Erosotasuna eta konforta ­eskain­tzen ditugu heldu eta umeentzako.
- Lehen Aterpetxe Kardiobabestua da. 
- Baserri Eskola Irisgarri honek eremu berde zabalak ditu eta URTE OSOAN ZEHAR estalpean jokoak eta tailerrak egiteko 500m2ko pabiloia du.

 

PROGRAMA SOZIO-HEZITZAILEAK

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduak euskaraz zein gaztelaniaz:
- 1, 2, 3... eta 10 egun arteko egonaldiak eta kanpaldiak.
- Baserriari, Baratze Ekologikoari, Energiari, Basoari, Inguruari eta Garapenari loturiko hezkuntza-programak.
- Jarduera hezigarriak eta abenturazkoak.
- Bizipenak, esperientziak, elkarbizitza, errespetua.

 

PROGRAMA AISI-TERAPEUTIKOAK ANIMALIEKIN

- Animaliek lagundutako terapia.
- Baserriko programa jarraitua.
- Atseden egonaldiak eta opor programak.
- Jarduera hezigarriak, terapeutikoak eta abenturazkoak.
- Bizipenak, esperientziak, elkarbizitza, errespetua.

 

TREBAKUNTZA

- Topaketa profesionalak, batzarrak eta hitzaldiak egiteko ostatu eta sukalde zerbitzua.
- Talde, elkarte, familia, bikote eta abarrentzat ostatua erosotasun guztiekin, sukalde ­zerbitzuekin (bazkariak, afariak, hamarretakoak, familia-ospakizunak...). 
- Bisita gidatuak, tailerrak, jarduerak, basabide interaktiboak... 
- Asteburuetako pakete eta programa ­bereziak...