URRELUR Mineral eta Fosilen Museoa

 
 

 

Urretxuko Urrelur Museoa estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da.

HELBURUAK

Mineral eta fosilen mundua naturan eta gure eguneroko bizitzan integratuta dagoenaz jabetzea. Naturarekiko jakin-mina eta errespetua indartzea. Mineral eta fosilek lurrari buruz ematen diguten informazio ugaria agerian jartzea.

JARDUERAK

• Bisita gidatuak. Aldez aurreko hitzorduarekin. Moldagarria ikasleen adin eta ikasgaiaren arabera. Ordutegia ere moldagarria da.
• Txangoak.
• Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan ekintzak.
• Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Astea: parkea, feria, erakusketak, bisitak.

TARIFAK

• Taldean edo bakarka: Bisitaldi librea edo audiogidarekin: doan.
• Taldean (gutxienez 10 lagun):
      - Ikustaldi gidatua: aldez aurreko zita eskatu behar da.
      - 3,00 €  bakoitzak.