Urdazubiko Lezeak

 
 

 

Natura jakitunak itxura eman dio ur-tanta baten apaltasunari eta konstantziari. Milurteko kobazulo horiek errekatxo bat dute gordeta, Urtxume izenekoa, eta baita istorio bat ere; ezagutu nahi al duzue? 40 minutuko bisitan, argi eta soinu efektuek naturaren edertasuna eta indarra goratzen dituzte. Kondairak dioenez, bertan lamiak bizi ziren; badirudi haien ahotsak entzun daitezkeela kobazuloan barrena doan Urtxune errekaren oihartzunen artean.
 
Urdazubiko leizeetan gure arbasoak bizi izan ziren, paleolito eta mesolito aroetako aldi batzuetan. Espeleologo frantziar ospetsuak, Norbert Casteretek, 1930ean, animalien marrazki batzuk aurkitu zituen. Gaur egun kontserbazio printzipioengatik ezin dira bisitatu.

Leizearen inguruan oinezko ibilaldiak egiteko aukera dago (kontrabandisten ibilaldia).

Herrian errota eta monasterioa bisitatzen ahal dira.