ZUBIETAKO ERROTA

 
 

 

Etorri eta ezagutu ezazu 1547an eraikitako Errota!

Zubietako herria Malerreka izeneko eskualdean kokatua dago, Nafarroako iparmendebaldeko kantauriar mazelean.
Zubietako errotan bertatik bertara ezagutuko duzu artoa ehotzeko modu tradizionala. Gaur egun oraindik lakaren truke kontsumorako irina ematen duen lantegia da. 
Esperientzia hau, Zubietako herriaren historia eta ohituretan murgilduko zaituen ibilbidearekin osa dezakezu.

 

Erakusketak:  

• Etnografia-gauzen erakusketa.
• Inauteriak (ondare immateriala).

 

BISITA GIDATUAK ematen dira eta GOR-MUTU eta ITSUENTZAKO egokituak daude.