Alluitz Natura. Izan zaitez artzain egun batez

 
 

 

Etorri eta izan zaitez artzain egun batez; artzainaren eguneroko bizitza eta zereginak partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

Alluitz Natura landa garapenerako enpresa bat da, Idiazabal gazta ekoizten duen baserri batean gaude. Aisialdi jarduerak eskaintzen ditugu taldeentzat, ikasleentzat, familientzat eta norbanakoentzat. 

 

Talde handiak 3 edo 4 azpitaldetan banatzen ditugu, horrela umeen eta naturaren eta ­animalien arteko elkarrekintza sustatzeko. Izan ere, bertoko ekoizpenak ondoko hiru ­eremutan ardazten dira:

1. 200 ardi latxaren artean izan zaitez artzain egun batez: ekintza honek artzain baten eguneroko bizitzan sartzeko aukera ematen du: ardiak jeiztea, artaldea zaintzea, bildotsei titia ematea, artzaintxakurrekin ardiak landan zehar mugitzea…
2. Bertoko artilearen tailerra: marrazkiak, eskumuturreko edota zintzilikari ederrak egingo ditugu.
3. Gatzatu ekoizpena: Tailer honetan goizean bertan jeitzitako eta pasteurizatutako esnearekin gatzatu goxo-goxoak egingo ditugu eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutuko ditugu gazta bat egiten dugun bitartean.

Eguna girotzeko hamaiketako moduan talo tailerra egin dezakegu.

Nahi izan ez gero aukera dago tailerretako batzuk ondoko hauen ordez aldatzea: xaboi tailerra, kandela tailerra, paper saskigintza, plastilina naturala, hareazko eskulturak, ortu bertikalak, baserriko animaliak…


Egun osoa edo tailer batzuk inglesez egiteko aukera dago.

 

Ordutegia:
Urte ososan zabalik.
Eskolen beharren araberako ordutegia.

Norentzat:
Haur eta Lehen Hezkuntzako edukietara moldatzen gara landa giroko egun batean.
Elkarteentzat, taldeentzat eta familiarteko planak egiteko leku aproposa.