Burdinbidearen Euskal Museoa

 
 

 

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak!

Museoak mota askotako ibilgailuak biltzen ditu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak eta askotariko bagoiak.

Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa.

Elektrizitatearen transformaziorako zentral zaharraren instalazio harrigarriek, merkurio-lurrunaren bidez artezteko jatorrizko ekipoak gorde dituztenek, aurreko mendeko teknologia modernoena islatzen dute.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dugu ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkituko dugu, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilaraziko gaitu.

 

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera
10:00 - 13:30
15:00 - 18:30

Larunbatak
10:30 - 14:00
16:00 - 19:30

Igande eta jaiegunak (astelehena izan ezik)
10:30 - 14:00

 

FITXA DIDAKTIKOAK

- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ziklo guztietarako.
- Museoaren bisita aurretik edo ostean ikasgelan lantzeko.
- Gaiak: Garraio publikoa, iraunkortasuna, seguritatea eta beste hainbat   
  gauzari lotutako gaiak jorratuko ditugu fitxa horietan.
- Euskal curriculumarekin lotua.

 

LURRUN TRENAK

Martxan jarri daitezke!
Irteera ordutegiak: 

- Larunbatak: 12:30 eta 18:00

- Igande eta jaiegunak (Astelehenak izan ezik): 12:30

- Asteartetik ostiralera (taldeak aukeratzen duen ordutegian) lurrunezko trenaren bidaia bat kontratatu daiteke.
 
(Taldeko bisitak aurretiaz hitzartu behar dira)