D'elikatuz elikadura eta gastronomia zentroa

 
 

 

Ordizian dagoen interpretazio zentro honek Goierriko inguruak erakusten ditu alde batetik, eta elikadura, gastronomia eta nekazaritza uztartzen ditu bestetik. Hainbat baliabide didaktiko daude ikastetxe nahiz bestelako bisitarientzako eskuragarri honako gai hauek lantzeko:
   - Goierriko herrien izaera, historia eta kultura.
   - Elikadura orekatua.
   - Elikadurak eragindako desorekak munduan.
   - Nutrizioa eta elikadura desegokiaren eraginak.
   - Nekazaritza eredu ezberdinak
     eta kalitatezko elikagaiak.
   - Jakien kontsumoa, publizitatea eta
     saltoki ezberdinak (azoka).
   - Euskal Herriko gastronomia.

 

Gure zerbitzuak
   - Bisitaldi gidatuak.
   - Material didaktikoak.
   - Kanpainak.
   - Dastatzeak.
   - Tailerrak.
   - Erakusketak.
   - Ikastaroak.
   - Hitzaldiak.
     ...

 

Baliabideak
- Erabilera anitzeko gela.
- Horma-irudiak eta maketak.
- Ikus-entzunezko emanaldiak.
- “Self-service” interaktiboa.
- Unitate didaktiko egokituak:
    · Ziklo guztietara egokitua: "Azoka mokau
      batean".
    · HH etapa: "Baserritik platerera".
    · LH etapa: “Goierri ezagutuz”.
    · LH 2. zikloa: “Zer jaten dugu”.
    · LH 3. zikloa: “Jan eta jan... BAINA  
      MUGITU!”.
    · DBH 1. zikloa: “Elikatuz bizi”.
    · DBH 2. zikloa: “Elikatu eta D'elikatuz”.