Iruñerriko Mankomunitatea

 
 

 

Ingurugiro Heziketa ProgramaIngurugiro Heziketa-Programa Iruñerriko ­
Mankomu­nitateak eskualdeko ikastetxe, irakasle, ikasle, kolektibo eta gizabanakoei egiten dien eskaintza didaktikoa da. Progra­mak giza baliabideak eta materialak eskaintzen dizkie ­zaborrak, uraren inguruko gaiak, garraioa eta Iruñerriko Ibai parkea jorratu nahi duten guztiei. Horretarako Iruñerriko Mankomunitateak hurrengo zerbitzuak ditu:


• AHOLKULARITZA TEKNIKOA ETA DIDAKTIKOA: irakasleei eta ikasleei zuzendua.
• MATERIAL DIDAKTIKOEN DISEINUA, KOORDINAZIOA ETA EKOIZPENA.
• SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK ESKOLA ESPARRUAN.
• IKASTETXEAN HONDAKINAK KUDEATZEKO BALIABIDEAK: ikasgeletan papera birziklatu eta berrerabiltzeko paperontziak eta erretiluak banatzea, papera eta pilak biltzeko edukiontziak, gaikako bilketaren eranskailuak, materia organikoaren konpost-ontzia, eta abar.
• JARDUERA PROGRAMA: Mankomunitateak kudeatutako instalazio eta espazioak bisitatzea, tailerrak.

 

Instalazioak
• Artetako iturburua eta Artetako Ingu­rumen Informazio eta Heziketarako Zentroa.
• Egillorreko ur edangarriaren tratamendurako planta.
• Eugiko urtegia.
• Urtasungo ur edangarriaren tratamendurako planta.
• Mendillorriko ur biltegiak eta Mendillorriko Uren Etxea.
• Aratzuriko ur araztegia.
• Gongorako hiri hondakinen tratamendurako zentroa.
• Iruñerriko Ibai parkea, Atarrabiako Pilategia eta S. Andres Errota.

Programak
• Ura programa.
• Zaborrak eta birziklaia programa.
• Hiri garraioak eta mugikortasun jasangarria programa.
• Iruñerriko Ibai parkea.

Laguntza bitartekoak
• Programa bakoitze­rako material didakti­koen prestaketa.

Edukiak
• Uraren ziklo integrala. Hornikuntza eta saneamendua.
• Kontsumo eta zaborrak. Birziklaia eta berreskurapena.
• Hiri garraioak eta mu­gi­kortasun jasangarria.
• Iruñerria Ibai ekosistema.
• Ingurumen Heziketa.