TOPIC

 
 

 

TOPIC-eko ESKOLA KANPAINA

Ikasturte bakoitzeko urrian Topic-ek Eskola Kanpainari hasiera ematen dio. Kanpaina hauetan bederatzi txotxongilo konpainia internazional zein nazional ezberdinek parte hartzen dute.

Ekaina bitarte, bisita bat antolatzen da hilean behin eta bisita horretan egun osoa igarotzen dute ikasleek Topic-en. Bertan, hainbat jarduera egingo dituzte, besteak beste, txotxongilo ikuskizun bat ikusi, bakoitzak bere txotxongiloa eraiki eta zentroko museoa bisitatu. 

Eskola Kanpaina, Topic eta txotxongiloen altxorra hobeto ezagutu nahi duten 4 urtetik aurrerako ikasleei zuzendua dago.

Jarduerari dagokionez, honako atal hauek osatzen dute: bisita baino lehenago ikasgelan burutzen den lan erreza; jardunaldi bat Topic-en, 10:00etatik 15:00etara zeinetan ikuskizun bat ikusi, txotxongilolariekin hitz egin, tailerrean txotxongilo bat eraiki eta museoa bisitatuko duten; amaitzeko beste jolas jarduera bat proposatzen da ikasgelan programa ixteko.

Tailerretan txotxongilo bat egiten ikasten dute, baina ez edonola. “Ez dugu ebaki eta itsatsi moduko ariketarik egiten, guretzat garrantzi handia du haur bakoitzak bere panpina egiteak, sorkuntzarekin lan egiten dugu eta hori garatzeko aukera eskaintzen diegu. Denei erakusten dizkiegu oinarrizko teknikak, baina bakoitzak bere txotxongiloa egitea nahi dugu. Ez daitezela denak txotxongilo berarekin irten”, azaldu du Karmele Cruz-ek Topic-eko Pedagogia Saileko arduradunak.