Hik Hasi

ETXEPARE LIZEOA. Argi-izpia iparraldeko hezkuntza-sisteman

ETXEPARE LIZEOA. Argi-izpia iparraldeko hezkuntza-sisteman

Azken boladan askoren ahotan ibili da Bernat Etxepare Lizeoa, Baxoa azterketan lortutako emaitzak medio Frantziako lizeo onenen artean izendatu dutelako. Emaitza horiek, ordea, ez dira urte bakarreko urrea, 25 urteko ibilbidean lorpenen erregulartasuna izan baitu ezaugarri Lizeoak. Ez hori bakarrik, izaera kolektiboaren lanketak, edo Ipar Euskal Herrian euskara hutsean bizitzeko aukera ematen duen espazioa izateak ere nabarmentzen du. Bidea ez da samurra, ordea: ikasketa-prozesu guztia euskaraz burutu ostean, ikasleek ez dute aukerarik Baxoa azterketa osorik euskaraz egiteko. Eta, unibertsitate-ikasketak euskaraz egin nahi izanez gero, Ipar eta Hego artean hainbat muga direla gogorarazten diete: estatuek ezarririko muga, eta hortik eratorritako hamaika muga administratibo.

 

Eskola Txikien festa

Eskola Txikien festa

Ekainaren 12an "Eskola Txikiak bizirik" lemapean Eskola Txikien festa egingo da Ikaztegietan.

Hik Hasi

Kalean da ekaineko Hik Hasi aldizkaria

Kalean da ekaineko Hik Hasi aldizkaria

Ondoko gaiak jorratu ditugu Hik Hasi aldizkariaren 209. zenbakian:

- Bernat Etxepare Lizeoa. Argi-izpia iparraldeko hezkuntza-sisteman

- Silvia Palou heziketa emozionaleko adituari elkarrizketa: "Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar lukete"

- Hezkuntza-berrikuntza Estonian

- Sakanako eskola txikiak. Iturri zaharreko ur berria

- Sortzen Elkartea. 25 urte euskal eskola publiko berriaren alde lanean

- Nola eragin euskararen arnasguneetako gazteen hizkuntza jarrera eta ohituretan?

- Zirkua baliabide pedagogiko gisa

- Garbiñe Petriatiren zutabea 

Hazi Hezi

Bigarrena dator, zer dio zaharrenak?

Bigarrena dator,  zer dio zaharrenak?

Etxeko nagusi izateari uzten dio senide zaharrenak bigarrenaren etorrerarekin. Anai-arreba txikia jaio aurretik nagusiak bizi izan dituen esperientzietan eta gurasoekin izan duen harremanean dago egoera berrira ondo egokitzeko gakoa, Alberto Lasa haur-psikiatraren esanetan.

 

Maiatzaren 31 arte izena emateko XVII. Hik Hasi Udako Topaketetan

Maiatzaren 31 arte izena emateko XVII. Hik Hasi Udako Topaketetan

Hik Hasi egitasmoak hamazazpigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean EHUren Bizkaiko Irakasle Eskolarekin batera 25 ikastaro eskainiko ditu Leioan, eta, uztailaren 4an, 5ean eta 6ean ­EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultarearekin batera, beste 28 ikastaro Donostian. Hau da, 53 ikastaro eskainiko dira, guztira. Horrela, gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira ­euskaraz.

Taldeak osatzeko, maiatzaren 31 arteko epea dago.

Hik Hasi

Xakeak zer-nolako ekarpena egin dezake ikaslearen prozesuan?

Xakeak zer-nolako ekarpena egin dezake ikaslearen prozesuan?

* Jon Alvarez xakeko monitore espezializatuaren eskutik

Gai hau apur bat kokatzeko, gogoratu behar dugu 2012an Europako Parlamentuak gomendioa eman zuela xakea eskola-orduko irakasgaia izan zedin, Europatik zetorren “Xakea eskolan” programaren bidez; eta, 2015eko otsailean, xakea irakasgaien artean onartu zuen Espainiako Parlamentuak, Europako Parlamentuari men eginez. Baina baditu gainditu beharreko oztopo batzuk, eta handienetarikoa, hezitzaile espezializatuen falta. Baliatu nahi nuke artikulu hau horretarako ere; hain zuzen, irakasleak xakean espezializa daitezen argudioak emateko.