hik hasi-k 2014 urte zoriontsua opa dizue

hik hasi-k 2014 urte zoriontsua opa dizue

Heziketak behar duen garrantzia lortzeko, indartu dezagun denon artean hezkuntza komunitatea.

 

"Herri hezitzailea, eskola herritarrra" liburua salgai

"Herri hezitzailea, eskola herritarrra" liburua salgai

Maiatzean Donostian egindako jardunaldien edukia jasota, eta beste hainbat ekarpen gehituta, 27. libutu-monografikoa argitaratu du hik hasik "Herri hezitzailea, eskola herritarra" izenburupenan.

Hik Hasi

184. hik hasi aldizkaria

184. hik hasi aldizkaria

Aldizkari berriaren gai nagusia, hainbat herritan, haien ondare kulturala transmititzeko egiten ari diren ahalegina lantzen da. Errenteria-Oreretan egindako ekarpenari, Arrasatek jarraitu zion, eta, duela urte bete Azpeitiak abiatu zuen berea, eta lehen bi unitateak aurkeztu ditu dagoeneko. Orain, beste herri batzuetan animatzen ari dira. Izan ere, ezagutzen den hura maita liteke. Baina, ezagutzeko aukera eskaintzen ez bada, nola?.

Hazi Hezi

Myrtha Chockler: "Teoriak eta estatistikak ahantzi eta aurrean dugun haur horrek zer behar duen behatu behar dugu"

Myrtha Chockler: "Teoriak eta estatistikak ahantzi eta aurrean dugun  haur horrek zer behar duen behatu behar dugu"

HAURRAREN GARAPENA ETA GAITASUNAK IKERTU DITU PSIKOMOTRIZISTAK DENBORA LUZEZ. HAURTZAROA OSO ONDO EZAGUTZEN DU, ETA HORIXE, HAURRAK EZAGUTZEA ETA BAKOITZARI BERE GAITASUN ETA BEHARREN ARABERA ERANTZUTEA HAURTZARO OSASUNTSU BATEN GAKOA DELA DIO.

Batezbestekoak, estatistikak, konparazioak eta liburuetako haurrak ahaztu eta benetako haurrak —izan seme-alaba edo haur-eskolako ume—,  behatu eta ezagutu behar ditugula dio Myrtha Hebe Chokler psikomotrizista argentinarrak. Neuropsikosoziologian egin diren aurrerapenak haurrak hobeto zaintzeko baliatu behar direla dio, baina, lehendabiziko urratsa haurtxoa, jaiotzen den unetik beretik sentitzen duen pertsona gisa hartzea izango dela dio: “Begiradak garrantzia handia dauka, eta baita haurrari buruz dugun irudiak ere. Oso desberdina da organoen sistema batengana gerturatzea edo sentitzen duen pertsona batengana gerturatzeko era”. Psikologian eta fonoaudiologian doktorea da,  eta psikomotrizitatearekin eta haurraren garapenarekin lotuta dauden hainbat nazioarteko erakundetako partaide da, besteak beste, Fundari (Umeen Eskubideen Aldeko Fundazioa) erakundeko zuzendaria. Euskal Herrian izan da udazkenean, hik ha-si-k antolaturiko jardunaldietan.

 

69 abesti jolateko CDa. BERRARGITARATUA

69 abesti jolateko CDa. BERRARGITARATUA

4-12 urte bitarteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat egokia. Etxean, eskolan edota bidaietan haurrekin batera abesteko jolas-kantak...

 

D ereduaren aldeko manifestazioa

D ereduaren aldeko manifestazioa

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek, Sortzenek eta Ikasle Abertzaleak Nafarroan D ereduaren aldeko manifestaziora deitu dute abenduaren 18rako, “Irakaskuntzan, kolore guztiak” lelopean.