Urtxintxa Eskolaren hainbat ikastaro

Urtxintxa Eskolaren hainbat ikastaro

Urtarriletik aurrera, hainbat ikastaro eskainiko ditu Urtxintxa Eskolak: Heziketa premia bereziak eta sexualitatea, Kulturarteko hezkuntzaren hastapenak, Haurren parte-hartzea sustatzeko teknikak, Garapenerako hezkuntza...

Informazio gehiago: www.urtxintxaeskola.org 

 

Hezkuntza eta Ijito Herria jardunaldiak

Hezkuntza eta Ijito Herria jardunaldiak

Abenduaren 9an eta 11n Donostiako Koldo Mitxelenean "Hezkuntza eta Ijito Herria" jardunaldiak egingo dira. 9an, Ramon Flechak ikas-komunitateak eta ijito herria gaia landuko du. 11n, berriz, Ana Contrerasek Emakume ijitoak hezkuntza esparruan gaia landuko du, eta, Pascual Borjak Heziketa inklusiboruntz landuko du.

Hik Hasi

Lorea Agirre: “Euren intereseko gaiak agertzen direnean, badute zeresana, eta, beraz, haurrek eta gazteek egingo dute euskaraz"

Lorea Agirre: “Euren intereseko gaiak agertzen direnean, badute zeresana, eta, beraz, haurrek eta gazteek egingo dute euskaraz"

Kazetaria eta antropologoa da Lorea Agirre (Beasain, 1968), eta Huheziko Sorguneak ikerguneko ikerlaria. Euskararen eta euskal kulturaren biziberritzean dihardu, euskararentzat arnas-guneak pentsatzen eta sortzen. Oarsoirria proiektuaren barruan umeen aisialdi parte-hartzailea, euskalduna eta hezitzailea bultzatzen duen ekimenean dihardu, beste hainbat kiderekin batera. Haurrei hitza eta boterea eman behar zaiela dio, baita euskaraz egin dezaten ere. 

 

"AHOTSAREN INDARRA" ikastaroa hasi da

"AHOTSAREN INDARRA" ikastaroa hasi da

Taldea osatu da, eta abenduaren 9an, astelehenean, 10 saioetako bigarrena egingo da arratsaldeko 6:00etan Hernaniko Langile ikastolan. Norbaitek taldean sartzea nahiko balu, aukera izango luke, aurretik 615 700 510 telefono zenbakira deituz.

Hezitzaileon ahotsak garrantzia handia du. Nola erabiltzen dugun eragina du gure eguneroko harremanetan.

Ikastaroa eskainiko duen KARMELE MURO irakasleak hala dio:

“Ahotsak pertsonaren identitatea erakusten du eta bere indarra lidergoaren arrakastari lotuta dago zuzenean." Egiaztatu nahi?

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta ahal den neurrian denbora gutxienean etekin handiena lortzea du helburu.

 

"Hezkuntza afektibo-sexuala eskoletan" jardunaldia

"Hezkuntza afektibo-sexuala eskoletan" jardunaldia

Gehitu elkarteak antolatuta, VII. "Hezkuntza afektibo-sexuala" jardunaldia egingo da hilaren 30ean Donostiako Psikologia fakultatean. Hizlarien artean, Santiago Agustin Ruiz Madrilgo Unibertsitate Autonomoko psikologoa arituko da.

Informazio osoa: www.gehitu.org webean aurki liteke. Bestela, 943 451 722 telefonora deitu edo infasis@gehitu.org postara idatzi.

Hik Hasi

183. hik hasi aldizkaria

183. hik hasi aldizkaria

-ElkarrizketA: LOREA AGIRRE Kazetaria: "Euren intereseko gaiak agertzen direnean, badute zeresana, eta, beraz, haurrek eta gazteek egingo dute euskaraz"

ANIZTASUNA: arrakastarako giltza zentroak berak dauka

-esperientzia: BERRIKUNTZA: Oinarriak sendotuz 

-ekarpenak. AMELIA BARQUIN: Baina mutilek pixa eserita egin dezakete?Maskulinitateaz gogoeta bat. 

-galdeidazue: Zer baliabide eskaintzen dituzte IKTek ikasleek elkarrekin lan egin dezaten? NERE AMENABAR 

-hik hasi-ren proposamena: BAKARRIK ETA LIBRE  Imanol Urbietaren omenezko diskoa

-Atzeko atetik ROBER GUTIERREZ: Euskara Gasteiz ‘eleanitzean’