"AHOTSAREN INDARRA" ikastaroa hasi da

2013-12-03

Taldea osatu da, eta abenduaren 9an, astelehenean, 10 saioetako bigarrena egingo da arratsaldeko 6:00etan Hernaniko Langile ikastolan. Norbaitek taldean sartzea nahiko balu, aukera izango luke, aurretik 615 700 510 telefono zenbakira deituz.

Hezitzaileon ahotsak garrantzia handia du. Nola erabiltzen dugun eragina du gure eguneroko harremanetan.

Ikastaroa eskainiko duen KARMELE MURO irakasleak hala dio:

“Ahotsak pertsonaren identitatea erakusten du eta bere indarra lidergoaren arrakastari lotuta dago zuzenean." Egiaztatu nahi?

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta ahal den neurrian denbora gutxienean etekin handiena lortzea du helburu.

 
 
"AHOTSAREN INDARRA" ikastaroa hasi da

AURKEZPENA 

Ahotsaren heziketa eta osasuna guztiz garrantzitsuak dira bereziki lanean asko erabili behar dutenentzat. Ezinbestekoa da ahotsa ondo erabiltzen jakitea, modu egokian eta behartu gabe Talde baten aurrean ideia edo produktu bat azaldu behar izanez gero, ahots garbi eta sendoarekin egiteak emaitza hobea izaten du. Gainera, ziurtasun gehiago izango duzu ahots sendo eta indartsua- rekin. Ikastaro honetan zure ahotsa ezagutuko duzu eta behar dituzun teknikak zureganatuko dituzu espresibidadearekin proiektatzen ikasteko.

Modu berean, gorputzaren jarreraz jabetuko gara eta gorputzaren komunikazioa landuko dugu, hau ere baita aurkezpen baten aurrean ezinbestekoa jakitea. Ikastaroan beraz gorputza nola eza- rri, eta publikoaren aurrean zer nolako keinuak diren aproposak ikasiko duzu.

 

HELBURUAK

-  Ahots teknikaren oinarriak ezagutu, esperimentatu eta barneratu, emisio argi eta adierazkorra lortzeko.

-  Ondo hezitako ahots baten onurez jabetu. Ahotsa zaintzeko oinarrizko aholkuak jakin. Ahotsaren beroketa ariketak ezagutu.

Ahots emisioaren tonu egokia jakin zein den. Ahots bakoitzaren altuera.

-  Testuak, aurkezpenak, txostenak, e.a. lantzen ikastea. Hitz eta esaldi bakoitzaren musikaz jabetzea, bakoitzaren espresibidate eta intonazioa landuz.

-  Gorputz tekniken bidez pertsonaren segurtasuna eta ongizatea indartu, entzuleen aurrean egin behar duen aurkezpenari begira.

-  Ahozkoa ez den komunikazioaren garrantziaz jabetzea.

 

EDUKIAK

1. Sarrera:

1.1. Ahotsa zaintzeko oinarrizko aholkuak.

1.2. Ahotsaren emisioan inplikatuta dauden gorputz atalak ezagutu.

1.3. Gorputz ezarpena. Gorputzaren kontzientziaz jabetu.

 

2. Erlaxazioa:

  • 2.1. Ahotsaren emisioan sortzen diren tentsioez jabetu eta hauek zuzendu.
    2.2. Gorputza ezartzeko ariketak egin. Ariketen bidez gorputzaren kontzientziaz jabetu. 

    2.3. Erlaxazio ariketak. Mugimenduzko ariketak arnasa erabiliz.


    3. Gorputzaren lenguaia. Ahozkoa ez den komunikazioa.

3.1. Aholku orokorrak 

 

 Arnasa:

4.1. Arnas mota desberdinak.
4.2. Diafragmaren erabilera.
4.3. Arnas erritmoak. Arnas-hartze eta arnasbotatze kontzientea.

4.4. Arnasaren dosifikazioa eta indarra.
4.5. Intentsitate aldaketak.
4.6. Arnasa eta soinuaren iraupena.

 

5. Ahotsaren tonua, altuera eta bolumena.

6. Ahotsaren ezarpena eta proiekzioa.

7. Emisioa eta erresonantzia.

8. Ahozko adierazpena: emisioa, intonazioa, bokalizazioa, ahoskera, artikulazioa, erritmoa, etenak, inflexioak, esaldi hasierak eta bukaerak.

9. Ikasitako guztia ohiko egoeretan praktikatu.

 

METODOLOGIA

Ikastaroa guztiz praktikoa da. Ikasitako kontzeptu guztiak praktikotasunera eramango ditugu, hauek esperimentatzeko eta barneratzeko.

 

NOIZ 

Astelehenetan, 18:00etatik 21:00etara

ABENDUAK 2, 9 eta 16.

URTARRILAK 13, 20 eta 27.

OTSAILAK 3, 10, 17 eta 24. 

 

NON

Hernaniko LANGILE ikastolan.

 

PREZIOAK

150 euro hik hasi + Hazi Heziko harpidedunentzat.

160 euro hik hasiko harpidedunentzat edo langabetuentzat.

190 euro PREZIO ARRUNTA.

Diru-sarrera, Laboral Euskadiko Kutxa 3035 0036 15 0360036929 zenbakian egin ezazu, zure izena eta abizenak jarriaz.