Hik Hasi

Oier Araolaza: “Euskal herritar guztiok izan behar dugu euskal dantzaren hizkuntza gure gorputzean”

Oier Araolaza: “Euskal herritar guztiok izan behar dugu euskal dantzaren hizkuntza gure gorputzean”

‘Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan’ izeneko doktorego tesia ondu zuen Oier Araolaza dantzari eta antropologoak (Elgoibar, 1972). Historia eta tradizioa oinarri hartuta, euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen du, eta egun analfabeto hazten ari garela irizten dio. Argi dauka hezkuntza sisteman txertatu behar dela dantza, dituen onurengatik eta beste leku batzuetan egiten dutenaren bidetik: “Gaur egun hezkuntzan txertatuta dagoen gorputz heziketaren aurretik jarri beharko litzateke dantza. Edozein gai, gure gorputzetik pasatzen dugunean, ‘badakit’ izatetik, ‘badaukat’, izatera pasatzen da”. Goi mailako ikasketetatik hasi beharko litzatekeela uste du, baina hezkuntza ibilbide osorako baliagarri ikusten du dantza. Araolaza, dantza ikertzailea izateaz gain, dantza irakaslea ere bada, eta euskal dantzari buruzko dantzan.eus webgunearen sortzailea eta kudeatzailea da.

Hazi Hezi

Arrisku jolasen garrantzia

Arrisku jolasen garrantzia

“Kontuz”, “Ez igo horra”, “Erori egingo zara”… Askotan helarazten dizkiegu halako mezuak umeei, baina arriskua bizitzea oso garrantzitsua da euren garapen egokirako. Gorputzaren mugak ezagutzen dituzte eta beldurra gaindituta erronka berriak lortzea pozgarria da haientzat. 

Albistea

Giro bikainean hasi ditugu 23. Udako Topaketa Pedagogikoak

Giro bikainean hasi ditugu 23. Udako Topaketa Pedagogikoak

23. urtez ekin diegu HIK HASIren Udako Topaketa Pedagogikoei, Donostiako HEFAn. Emaileak eta hartzaileak ezin gusturago, giro bikainean joan da lehen eguna. 

Albistea

Astelehenean hasiko dira Udako Topaketa Pedagogikoak

Astelehenean hasiko dira Udako Topaketa Pedagogikoak

Donostian, HEFA I eta HEFA IIn izango dira Udako Topaketa Pedagogikoak, uztailaren 3, 4 eta 5ean. Kontsultatu zein gelatan izango den ikastaro bakoitza:

Hik Hasi

Elkarlanerako kultura berria: Errenteriako esperientzia

Elkarlanerako kultura berria: Errenteriako esperientzia

  • Editoriala: Herri mailako elkarlana eta erantzunkidetasuna
  • Gai nagusia: Elkarlanerako kultura berria
  • Elkarrizketa: Oier Araolaza. “Euskal herritar guztiok izan behar dugu euskal dantzaren hizkuntza gure gorputzean”
  • Esperientziak I :Euskarari eta babesari eusten
  • Esperientziak II: Etxepare lizeokoek jaurtiko dute Nafarroa Oinez guneko suziria San Ferminetan
  • Ekarpenak I: Ikaskuntza espazioak ikuspuntu kritikotik diseinatuz
  • Ekarpenak II: Euskarak eta kulturak Hezkuntza Legea zeharka dezaten eskatu dute kultur eragileek
  • Ahalduntze eskola: Saguzarrek gu zaintzen gaituzte
  • Galdeidazu: Zer da hizkuntza-ideologia?
  • Proposamena: Klimb Zarautz
  • Atzeko atetik: Nahia Indurain Perez

Albistea

Zabalik dago HIK HASIren urte osoko hiru formazioetako izen-ematea

Zabalik dago HIK HASIren urte osoko hiru formazioetako izen-ematea

Hik Hasik ikasturte osoko hiru formazio eskainiko ditu aurten, eta izen-ematea zabalik dago dagoeneko webgunean

  • Lehen Hezkuntza Eraldatzen: Aritz Larretaren eta Alvaro Beñaranen koordinaziopean. +info
  • Jirafaren Hizkuntza: Nerea Mendizabal Komunikazio Ez-Bortitzeko formatzailearekin. +info
  • Psikomotrizitate erlazionala: Mapi Urresti psikomotrizistarekin. +info