Albistea

Lehen Hezkuntzako Jardunaldia, bihar, larunbata 9etan hasiko da EHUren Donostiako campuseko HEFA1ean

Lehen Hezkuntzako Jardunaldia, bihar, larunbata 9etan hasiko da EHUren Donostiako campuseko HEFA1ean

Hobetzeko prest! Lehen Hezkuntzako jardunaldia EHUren Donostiako campuseko HEFA1eraikineko areto nagusian izango da, bihar, apirilaren 22an, 9etatik 14etara (ateak 8:30ean zabalduko dira).

  • 8:30 - 9:00: ate irekiera.
  • 9:00 - 9:15: sarrera.
  • 9:15 -11:15: Jordi Mateu Zorita Lehen Hezkuntzako irakaslea, formatzailea eta ikastetxeen aholkularia: Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu?
  • 11:15-11:45: atsedenaldia.
  • 11:45- 12:45 Karmele Perez Lizarralde Huheziko irakaslea eta Miker ikerketa taldeko ikertzailea: Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza.
  • 12:45-13:30 San Fermin ikastolako esperientzia: Prestakuntza gogoetatsua praktikan.
  • 13:30-14:00 Hausnarketa eta galderak.

Albistea

Larunbatean manifestazioa eginen du euskalgintzak Baionan 'Azterketak euskaraz' goiburuarekin

Larunbatean manifestazioa eginen du euskalgintzak Baionan 'Azterketak euskaraz' goiburuarekin

Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! lelopean, manifestazioa eginen du euskalgintzak apirilaren 22an, Baionan. Hik Hasi egitasmo pedagogikoak bat egiten du deialdiarekin. Euskal Konfederazioak deiturik, Baionako suprefeturatik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan.

Albistea

Liburuaren Egunaren harira, Hik Hasiren liburuak prezio erdian

Liburuaren Egunaren harira, Hik Hasiren liburuak prezio erdian

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna izaki, igandetik eta aste osoan, maiatzaren 5a arte Hik Hasiren liburuak prezio erdian erosteko aukera izango da gure webgunean

Hik Hasi

Diskalkulia: detekzioa eta esku-hartzea Lehen Hezkuntzan

Diskalkulia: detekzioa eta  esku-hartzea Lehen Hezkuntzan

Diskalkulia matematikarekin lotutako zenbait zailtasun izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da; zehatzago esanda, zenbakikuntzarekin, kalkuluarekin eta buruketen ebazpenekin lotutako Ikaskuntzaren Zailtasun Espezifikoa. Zailtasun horiek deskribatzen dira artikulu honetan, eta, aldi berean, ikasgela barruan diskalkulia duten ikasleekin hartu daitezkeen hainbat neurri proposatzen dira.

Albistea

Azken egunak Lehen Hezkuntzako jardunaldian izena emateko

Azken egunak Lehen Hezkuntzako jardunaldian izena emateko

Asteazkenean (hilak 19) itxiko da Hobetzeko prest! Lehen Hezkuntzako jardunaldian izena emateko epea. Jordi Mateu Zorita hezitzaile katalanak Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? galderari erantzungo dio bere hitzaldian eta Huheziko Karmele Perez Lizarraldek Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza hitzaldia eskainiko du eta horrez gain, Iruñeko San Fermin ikastolaren praktika ezagutuko dugu, ikastetxe osoari begirako eraldaketa prozesua egin baitu Iruñeko ikastolak. Jardunaldia larunbatean izango da, apirilaren 22an, EHUren Donostiako campusean.

Albistea

Hezkuntza eragileak ez daude ados matrikulazio prozesuarekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hezkuntza eragileak ez daude ados matrikulazio prozesuarekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2023-2024 ikasturterako matrikulazio prozesuan berrikuntzak sartu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2 urteko haurren onarpen prozesurako: diru publikoz lagundutako ikastetxe guztiek leku kopuru jakin bat gorde beharko dute haur zaurgarrientzat. Neurri honekin ikasleen banaketa orekatuagoa lortu nahi da.

Behin-behineko zerrendak argitaratu ostean, hezkuntza eragileek euren desadostasuna adierazi dute. EHIGEk aurretik adierazia zuen neurriak ez zitzaiela “oso eraginkorrak” iruditzen, eta argi daukate “neurri horiek ikastetxe publiko kohesionatuak lortzeko eta eskola publikoaren perimetroa handitzeko” ez dutela balio. EHIGEk dio Hezkuntza Saila ez dela araudia betetzen ari, “lekuak egon arren, barematzen ari direlako”. Hau da, eskola batzuetan lekua egon arren, beste leku batzuetara bideratzen ari direla salatu dute.

Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak ikasleen banaketa egiteko erabili diren irizpideen inguruko gardentasun falta salatu dute. Ikastolen Elkarteak ikastetxe guztiek matrikulaziorako baldintza berak izatea exijitzen du, “eta hori gertatzen ez den bitartean, ikastoletan matrikula eskaera egin duten ikasle guztiei eusteko konpromisoa hartzen dugu, eta ondorioz, ez ditugu beste zentro batzuetara bideratuko”.

Eragileek, haserrea adieraztearekin batera, familiei laguntzeko asmoa agertu dute, eta helegiteak egiten lagunduko diete.

Eragileek familiak helegiteak egitera bultzatu dituzte.