Albistea

Gurasoei (ere) zuzendutako hamar ikastaro, Udako Topaketa Pedagogikoetan

Neurosia, mugak eta autoestimua, dolua, Montessori, zaintza, pedagogia sistemikoa… eta orotara hamar ikastaro egongo dira irakasleentzako eta hezitzaileentzako izateaz gain, berariaz gurasoentzako ere badirenak HIK HASIren Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean izango dira ikastaroak, Donostian, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Izen-ematea zabalik dago.

Hik Hasi

Ikasle zaurgarrientzat, neurriko erantzuna

Ikasle zaurgarrientzat, neurriko erantzuna

Ez da erraza ikasle nerabeak sei orduz eskolan edukitzea, are zailagoa egoera zaurgarrian bizi direnak. Lasarte-Oriako Oriarte BHIn egoera zaurgarrian dauden ikasleei beste era bateko arreta emateko proiektu bat daukate, absentismoari aurre egin eta ikasle horiek ikasten jarrai dezaten. Arreta emozionala, gainean egotea eta eskola praktikoak eskaintzea du oinarri.

Albistea

Kontseiluak manifestaziora deitu du azaroaren 4rako, "oldarraldi judiziala" salatzeko

Kontseiluak manifestaziora deitu du azaroaren 4rako, "oldarraldi judiziala" salatzeko

Agerraldi jendetsua egin du Bilbon Kontseiluak, azken hilabeteotan epaitegiek euskararen kontra ateratako ebazpenen aurrean protesta egiteko. Bertan Maiatzaren 10eko adierazpena agiria aurkeztu dute, "oldarraldi judiziala" salatzeko. Azaroaren 4an Bilbon manifestazioa egingo du Kontseiluak, "milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna baitago auzitan, eta harekin batera berdintasuna, justizia eta kohesio soziala". HIK HASIk bat egiten du adiearazpenarekin eta manifestazioaren deialdiarekin.  

Hik Hasi

Iraunkortasunerako hezkuntza ala basakeria

Iraunkortasunerako hezkuntza ala basakeria

Iraunkortasunerako hezkuntza lantzeko beharra azpimarratzen du Haizea Isasa Amasek artikulu honetan. Tolosako Orixe BHIn egindako ikerketan oinarrituta, eskola bakoitzaren inguruan elkartzen den hezkuntza komunitateak tokian tokiko errealitatea kontuan izanda egin dezakeen prestakuntzarako prozesu eraldatzailea kontatu du Isasak, eta iraunkortasunerako hezkuntzaren aldeko apustua egin beharra azpimarratu du. 

Albistea

HIK HASI komunikazio arduradun gisa aritzeko lankide berri baten bila dabil

HIK HASI komunikazio arduradun gisa aritzeko lankide berri baten bila dabil

Komunikazio estrategia diseinatzeko eta aurrera eramateko zeregina izango du

Honako hau eskaintzen da:

  • Jardun erdiko lanaldia Hik Hasik Donostian (Errekalde auzoan) duen egoitzan presentzialki aritzeko, sei hilabeteko proba epearekin eta luzatzeko aukerarekin.
  • Diziplina anitzeko lan-taldean integratzea.

Hik Hasi

Lehen Hezkuntzako eraldaketarako gakoak dakartza 278. Hik Hasi aldizkariak

Lehen Hezkuntzako eraldaketarako gakoak dakartza 278. Hik Hasi aldizkariak

  • Editoriala: Bestearen lan ona aitortzearen alde
  • Gai nagusia: LH-ko eraldaketarako gakoak
  • Elkarrizketa: Aines Dufau (Ikas): “Iduri du Frantzia mendratuak dituen herrien beldur dela”
  • Esperientziak: Ikasle zaurgarrientzat, neurriko erantzuna
  • Ekarpenak: 'EmariApp', erreferentzia diren emakumeen izenak asmatzeko joko berria
  • Ekarpenak II: Iraunkortasunerako hezkuntza ala basakeria
  • Ekarpenak III: Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Hezkuntza Lege proiektua onartu du eta Legebiltzarrean da
  • Ahalduntze eskola: Arriskuak saihesteko giltza
  • Galdeidazu: Zer da optometria eta nola lagundu dezake eskolan?
  • Argitalpenak
  • Proposamena: Gure Sustraiak baserri eskola
  • Atzeko atetik: Jone Barruetabeña Barreña