Kontseiluak manifestaziora deitu du azaroaren 4rako, "oldarraldi judiziala" salatzeko

2023-05-10

Agerraldi jendetsua egin du Bilbon Kontseiluak, azken hilabeteotan epaitegiek euskararen kontra ateratako ebazpenen aurrean protesta egiteko. Bertan Maiatzaren 10eko adierazpena agiria aurkeztu dute, "oldarraldi judiziala" salatzeko. Azaroaren 4an Bilbon manifestazioa egingo du Kontseiluak, "milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna baitago auzitan, eta harekin batera berdintasuna, justizia eta kohesio soziala". HIK HASIk bat egiten du adiearazpenarekin eta manifestazioaren deialdiarekin.  

 
 
Kontseiluak manifestaziora deitu du azaroaren 4rako, "oldarraldi judiziala" salatzeko