HIK HASI komunikazio arduradun gisa aritzeko lankide berri baten bila dabil

2023-05-09

Komunikazio estrategia diseinatzeko eta aurrera eramateko zeregina izango du

Honako hau eskaintzen da:

  • Jardun erdiko lanaldia Hik Hasik Donostian (Errekalde auzoan) duen egoitzan presentzialki aritzeko, sei hilabeteko proba epearekin eta luzatzeko aukerarekin.
  • Diziplina anitzeko lan-taldean integratzea.
 
 
HIK HASI komunikazio arduradun gisa aritzeko lankide berri baten bila dabil

Honako hau eskatzen da:

 

  • Ikus-entzunezko komunikazio edo marketing arloko ikasketak.
  • Komunikazio estrategiak definitzeko eta diseinatzeko ezagutza eta gaitasuna (komunikazio planak)
  • Komunikazio planen, kanpainen eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan eta edizioan…
  • Interneteko tresnak ezagutzea eta menderatzea: sare sozialak, webguneak, email-marketing, argazkigintza/bideogintza/ edizioa.
  • Irailean lanean hasteko prestutasuna.
  • Erakundea ondo ezagutu eta ordezkatzeko gaitasuna.
  • Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea.

 

Honako ezaugarriak kontuan izango dira:

  • Publizitatea kudeatzeko gaitasuna.
  • Marka estrategia ezagutzea.
  • Narrazio teknikak menderatzea.
  • Kazetaritza generoak menperatzea.
  • Ekitaldiak antolatzeko gaitasuna.

Interesa izanez gero, bidali curriculuma 2023ko ekainaren 5a baino lehen honako helbide elektronikora: landeialdia@hikhasi.eus