Hazi Hezi

Erditze errespetatua

Erditze errespetatua

Bederatzi hilabetez sabela hazten, bularrak betetzen, aldakak zabaltzen… joan zaizkio eta iritsi da, laster iritsiko zaio bere barruan sortu duen bizitza berri hori, pertsona hori besoetan hartzeko unea. Horretarako erditu egin beharko da emakumea. Ilunpetik argitara, uretatik airera pasako da jaioberria. Amari sabela hustuko zaio eta bizitza berri bat hasiko da. Nolakoa izango da pasabide hori?

 

Albistea

Barnekotasuna lantzeko asteburuko topaketa bat eta hitzaldi bat eskainiko ditu Barnetik foroak

Barnekotasuna lantzeko asteburuko topaketa bat eta hitzaldi bat eskainiko ditu Barnetik foroak

Bi hitzordutarako deia egin du Barnetik foroak hurrengo egunetarako. Maiatzaren 6an eta 7an Esker onez bizitzea eta mindfulness izeneko topaketak egingo dira Arantzazun. Amaia Etxanizek eta Jesus Mari Matak Esker onez bizitzea praktika edo proposamena zer den azalduko dute, garapen pertsonalean aurkitu duten praktikarik errazena, eraginkorrena eta eskuragarriena dela iritzita. Bi egunetan zehar, proposamen horrekin batera, beste zenbait teknika ere jarriko dira praktikan, besteak beste mindfulness eta meditazioa. Informazio gehiagorako eta izena emateko 669 132 900 telefonora deitu daiteke edota jesusmarimata@yahoo.es-era idatzi.

Hazi Hezi

“Haurrengandik ikasteko prest gaudenean, guztia aldatzen da”

“Haurrengandik ikasteko prest gaudenean,  guztia aldatzen da”

Txusma Azkona eta Itsaso San Martin, Plisti-Plastako hezitzaileak. Zerbitzu anitzak haurren eta familien behar anitzetarako, horra hor Plisti-Plasta gunearen filosofia. Begirunezko zainketak eta jolas librea dira haur eskolaren zutabeetako bi. Begirada pikleriarra partekatzen dute Azkonak eta San Martinek, eta jakitun dira haurrak errespetutik heziz kontraeredua ari direla sortzen.

Albistea

EAEko Hezkuntza Lege proiektuak "arreta berezia" eskainiko dio euskal kultura ezagutzeari

EAEko Hezkuntza Lege proiektuak "arreta berezia" eskainiko dio euskal kultura ezagutzeari

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Hezkuntza Lege proiektu berria onartu ondoren,
Legebiltzarrera bidali du eta hango eztabaida prozesua abiatuko da orain. Legea onartu aurreko azken fasea izango da eta testuari emendakinak eta ekarpenak egiteko baliatuko dute alderdi politikoek eta hezkuntza eragileek.

Hik Hasi

Jara Loira: “Naturak zentzumen guztiak elikatzen ditu eta hori oso garrantzitsua da ikasketarako”

Jara Loira: “Naturak zentzumen guztiak  elikatzen ditu eta hori oso  garrantzitsua da ikasketarako”

Hezkuntza eredu tradizionalean ez zuen bere lekua topatu Jara Loirak, aldiz, pedagogia aktiboek eta berritzaileek, lehendabizi Waldorf pedagogiak eta ondoren Bosquescuela ereduak, pertsona bakoitzaren onena —baita ikasketetan ere—loratzeko duten balioa bizi izan zuen. Haur Hezkuntzan, Komunikazio Ez Bortitzean, Bizipenen Psikomotrizitatean eta Pedagogia Aktiboetan formatua dago, besteak
beste, eta Mendiko Kirol teknikaria ere bada. 2015etik 2018ra bitartean, Madrilgo Bosquescuelako zuzendari pedagogikoa izan zen eta egun eredu horretako formatzailea da, eta sarri etortzen da Euskal Herrira irakasleak naturan heztera. Ikastaroetan irakasleei posible dela erakutsi nahi die, “dauden lekuan daudela” haurrak naturan hezi daitezkeela, “has daitezela seguru sentitzen diren horrekin, eta pixkanaka”.

Albistea

Euskal kultur transmisioa berma dezala eskatu dute bostehun hezitzaile eta herritarrek

Hogeitik gora kultur eragilek eta kolektibok EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren inguruko irakurketa kritikoarekin bat egin eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko atxikimendua adierazi dute hezitzaileek, hezkuntza eragileek eta herritarrek. 'Kulturgintzan.eus' weborrian eman dakioke dokumentuari atxikimendua.