Hik Hasi

Arizmendi ikastolaren eraldaketa prozesua azaltzen du 277. Hik Hasik

Arizmendi ikastolaren eraldaketa prozesua azaltzen du 277. Hik Hasik

  • Elkarrizketa: Bosquescuelako formatzaile, Jara Loira: “Naturak zentzumen guztiak elikatzen ditu eta hori oso garrantzitsua da ikasketarako”
  • Esperientziak: Artea, tresna pedagogiko erakargarria
  • Ekarpenak I: Diskalkulia: detekzioa eta esku-hartzea LHn
  • Ekarpenak II: Segregazioari aurre egiteko erronkak definitu dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Hezkuntza Sailak
  • Ahalduntze eskola: Lehenik, murriztu
  • Galdeidazu: Iñakii Arruti: Eskolak bakarrik ezin badu... Zer behar du eskolaz kanpo?
  • Proposamena: Txindokiko itzala
  • Atzeko atetik: Aiala Susperregi Azpiroz

Albistea

Ikasleek hezkuntza euskalduna eta propioa nahi dutela esan dute ozenki

Ikasleek hezkuntza euskalduna eta propioa nahi dutela esan dute ozenki

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak bete zituzten atzo ikasleek, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin zituzten Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Hezkuntzak ez duela behar beste euskalduntzen salatu zuten eta Hezkuntza euskaraz izango da aldarrikatu zuten. Euskal Herriak hezkuntza sistema propiorik ez duela ere gogorarazi zuten.

Albistea

Karmele Perez Lizarralde: "Prestakuntza gogoetatsuaren helburua irakasleen profil profesionala garatzeko irakasleen kontzientzian eragitea da"

Karmele Perez Lizarralde: "Prestakuntza gogoetatsuaren  helburua irakasleen profil profesionala  garatzeko irakasleen kontzientzian eragitea da"

Karmele Perez Lizarraldek Lehen Hezkuntzako Hobetzeko prest! jardunaldian parte hartuko du apirilaren 22an. Perez Lizarralde Huheziko irakaslea da, Miker taldeko ikertzailea. Bere hitzaldiaren izenburua “Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza” da. Jardunaldiko izen-ematea zabalik dago. 

Albistea

Euskara batua omendu duen giza katea

Euskara batua omendu duen giza katea

Ikastolen aldeko bost jaiek antolatzen duten Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, eta Orereta ikastolak sustatuta, euskara batua omentzeko giza katea egin dute Orereta-Errenteriatik Donostiara. Euskal Herri osotik gerturatutako 8.000 ikasle, irakasle, eragile eta herritar inguru lotu dira bata bestearen atzetik 8.226 km-ko ibilbidean. Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak euskara batuaren sorrerako kontakizuna egin dute Batasunaren bidean, euskara batuari gorazarre ekimenean, euskara batua gauzatu zuten izenak erreferentziatzat hartuta. Bai ikastolen mugimenduan eta bai euskal hiztunen artean euskara batuak izan duen garrantzia azpimarratu dute, guztiona, denontzat eta noranahikoa den euskara bultzatzeko ezinbestekoa izan baita.

Hazi Hezi

Barnetegia, bizipen eta ikaspen aberatsez betetako etxea

Barnetegia, bizipen eta ikaspen aberatsez betetako etxea

Iparraldean euskarazko eskaintza duen lizeo bakarra dago: Baionako Bernat Etxepare lizeoa. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleak joaten dira, eta distantziak kontuan hartuta, ikasle gehienek ezin dute etxetik lizeorako joan-etorria egunero egin. Horrela, lizeoko barnetegian geratzen dira astea pasatzen. Gisa horretako barnetegi bakarra da Euskal Herrian, eta ikasleek bizitzako esperientzia gogoangarria dela azpimarratzen dute.

Hik Hasi

Irakasle idealaren bila

Irakasle idealaren bila

(Garazi Ruiz de Sabando. Gasteizko Mendebaldea BHI-ko DBH 4. mailako ikaslea) Gaur egun, ikasleok egunean sei-zazpi ordu pasatzen ditugu ikastetxe barruan, geldirik, arbelari begira, parez pare dugun irakaslea esaten ari denari arreta handirik jarri gabe, edo okerragoa dena, batere arretarik jarri gabe. Irakasleek ikasleon emaitzan zein jarreran duten erantzukizuna oso handia da. Izan ere, irakasle bati esker, hainbeste gorroto zenuen ikasgai hura gustukoa izatera pasatu daiteke, edo kontrara. Ikasleok beti izan dugu irakasle idealaren ideia bat, eta ezaugarri askotan ados ez bagaude ere, beste askotan gauza bera desio dugu.