Euskara batua omendu duen giza katea

2023-03-24

Ikastolen aldeko bost jaiek antolatzen duten Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, eta Orereta ikastolak sustatuta, euskara batua omentzeko giza katea egin dute Orereta-Errenteriatik Donostiara. Euskal Herri osotik gerturatutako 8.000 ikasle, irakasle, eragile eta herritar inguru lotu dira bata bestearen atzetik 8.226 km-ko ibilbidean. Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak euskara batuaren sorrerako kontakizuna egin dute Batasunaren bidean, euskara batuari gorazarre ekimenean, euskara batua gauzatu zuten izenak erreferentziatzat hartuta. Bai ikastolen mugimenduan eta bai euskal hiztunen artean euskara batuak izan duen garrantzia azpimarratu dute, guztiona, denontzat eta noranahikoa den euskara bultzatzeko ezinbestekoa izan baita.

 
 
Euskara batua omendu duen giza katea

Giza katean bildutako parte-hartzaileek beste ekimen bat ere jarri dute abian, Euskararen Errioa deiturikoa. Donazioz, euroak jasotzen hasi dira, euro guztiak bata bestearen atzean jarrita, Kilometro bat osatzeko asmoz urriaren 1a bitartean (Kilometroak jaiaren eguna). Jasotako dirua euskararen alde aritzen den proiektu bat laguntzeko erabiliko da.