Albistea

Zabalik dago HIK HASIren urte osoko hiru formazioetako izen-ematea

Zabalik dago HIK HASIren urte osoko hiru formazioetako izen-ematea

2023-2024 ikasturteari begira, urte osoko hiru formazio eskainiko ditu HIK HASIk: Lehen Hezkuntza Eraldatzen (Aritz Larretaren eta Alvaro Beñaranen koordinaziopean), Jirafaren hizkuntza (Nerea Mendizabal Komunikazio Ez-Bortitzeko formatzailearekin) eta Psikomotrizitate erlazionala (Mapi Urresti psikomotrizistarekin). Izen-ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.

Hik Hasi

Eñauten apirileko komikia

Eñauten apirileko komikia

 Eñaut Aiartzaguena Bravoren apirileko HIK HASIko komikia 

Hazi Hezi

Sua Enparantza: “Ikusleengan dugun eragina ikusteak, indarra ematen du”

Sua Enparantza: “Ikusleengan dugun eragina  ikusteak, indarra ematen du”

Arene pertsonaiarekin egin da ezagun Sua Enparantza, baina interpretaziotik harago, arteak bidelagun izan ditu txiki-txikitatik. 'Irabazi arte' telesaileko grabaketa-lanen alde gogorraren aurrean, mezu sozial garrantzitsuak zabaltzeak dakarkion gogobetetzeak ematen dio lanean segitzeko indarra.

Albistea

Kultur eragileek sinadura bilketa hasi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa berma dezan

Kultur eragileek sinadura bilketa hasi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa berma dezan

Hainbat kultur eragilek eta kolektibok EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektua aztertu, eta, euskal kulturaren transmisioa ardatz hartuta, irakurketa kritikoa egin zuen iaz, baita irakurketa hori elkarrekin publiko egin ere (2022ko ekainaren 15ean eta abenduaren 10ean). Orain, Kultur eragileek sinadura bilketa hasi dute EAEko Hezkuntza Legeak kultur transmisioa berma dezan eskatzeko eta horren berri emateko bideo bat egin dute: “Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria apirilaren amaieran edo aurreraxeago erregistratuko da, eta Legebiltzarrean eztabaida abiatzen den garairako, kultur eragileon artean egin dugun irakurketa kritiko horren aldeko atxikimenduak bildu nahi ditugu, aipatu Legebiltzarreko eztabaida horretara euskal kulturaren transmisioaren eta kultur hezkuntzaren auzia eraman ahal izateko, ahalik eta babes handienarekin. www.kulturgintzan.eus gunean dugu irakurketa kritiko hori, baita eginiko agerraldien zein elkarrizketa batzuen berri ere”

Albistea

San Fermin ikastolaren praktika gogoetatsua ezagutuko dugu HIK HASIren Lehen Hezkuntzako jardunaldian

San Fermin ikastolaren praktika gogoetatsua ezagutuko dugu HIK HASIren Lehen Hezkuntzako jardunaldian

Hobetzeko prest! jardunaldian Iruñeko San Fermin ikastolaren praktika ezagutuko dugu. Ikastetxe osoari begirako eraldaketa prozesua egin du Iruñeko San Fermin ikastolak, Huheziren laguntzarekin, irakaslearen praktika gogoetatsua ardatz hartuta. Jordi Mateu Zoritak  eta Huheziko Karmele Perez Lizarraldek ere parte hartuko dute jardunaldian. Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? galderari erantzungo dio bere hitzaldian Mateuk eta Perez Lizarraldek Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza hitzaldia eskainiko du. Jardunaldia EHUren Donostiako campusean izango da. Izen-ematea zabalik dago apirilaren 14ra arte.​​​​​​

Albistea

Hezkuntza Plazarak ahalik eta Hezkuntza Lege onena edukitzeko plan bat proposatu du

Hezkuntza Plazarak ahalik eta Hezkuntza Lege onena edukitzeko plan bat proposatu du

Laster aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria, eta horren aurrean, Hezkuntza Plazarak ahalik eta Hezkuntza Lege onena edukitzeko plan pilotu bat proposatu du, legea garatzearekin batera agenda berri bat martxan jarriko duena. Larunbatean egin zuten agerraldia Donostian.

“Lege proposamenak Hezkuntza Akordioaren filosofian oinarritu behar du”, bergogorazi dute, “gure hezkuntza sisteman beharrezkoa den jauzia emango badugu”. Jauzi horren muinean hiru ardatz garatu behar direla uste du Hezkuntza Plazarak: ikastetxeetako hizkuntza proiektuak, herrietako hezkuntza proiektuak eta euskal curriculumaren eguneratzea.