Zabalik dago HIK HASIren urte osoko hiru formazioetako izen-ematea

2023-03-31

2023-2024 ikasturteari begira, urte osoko hiru formazio eskainiko ditu HIK HASIk: Lehen Hezkuntza Eraldatzen (Aritz Larretaren eta Alvaro Beñaranen koordinaziopean), Jirafaren hizkuntza (Nerea Mendizabal Komunikazio Ez-Bortitzeko formatzailearekin) eta Psikomotrizitate erlazionala (Mapi Urresti psikomotrizistarekin). Izen-ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.

 
 
Zabalik dago HIK HASIren urte osoko hiru formazioetako izen-ematea
  • Lehen Hezkuntza Eraldatzen

Edukiak: Tutore gogoetatsuaren rola, 6-12 adin tarteko haurren ezaugarriak, hezkuntza proiektuaren prozesua,
espazioaren antolaketa, ebaluazio hezigarria,
pedagogia sistemikoa...

Koordinatzaile pedagogikoa: Aritz Larreta

Formazio pertsonaleko koordinatzailea: Alvaro Beñaran

 

  • Jirafaren hizkuntza (Komunikazio Ez- Bortitza)

Edukiak: Adierazpen zintzoa, entzute enpatikoa, errurik
gabeko guneak sortzeko trebetasuna; gatazken
kudeaketa; amorruaren kudeaketarako trebetasuna;
mugak jartzeko trebetasuna; ikasleen autoestimua
elikatzeko trebetasuna...

Formatzailea: Nerea Mendizabal

 

  • Psikomotrizitate erlazioanala:

Edukiak: Gorputzaren bidezko komunikazioak eskaintzen duen errespetuzko entzutea, itxarotea eta laguntzeko trebetasunak eskuratzen hastea; haurren jolas librea behatzea...

Formatzailea: Mapi Urresti