Ikasleek hezkuntza euskalduna eta propioa nahi dutela esan dute ozenki

2023-03-24

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak bete zituzten atzo ikasleek, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin zituzten Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Hezkuntzak ez duela behar beste euskalduntzen salatu zuten eta Hezkuntza euskaraz izango da aldarrikatu zuten. Euskal Herriak hezkuntza sistema propiorik ez duela ere gogorarazi zuten.

 
 
Ikasleek hezkuntza euskalduna eta propioa nahi dutela esan dute ozenki

Azken aldiko hainbat gertaera kezkagarritzat hartu jo dituzte, besteak beste: NUPeko eta EHUko ikasleek hainbat ikasgai gaztaniaz egin beharra, Mañeruri (Nafarroa) eremu mistora sartzen utzi ez izana, Uliazpio fundazioarekin lotutako epaia... Gaur gaurkoz, “ez dugu hizkuntza eta hezkuntza politiketan euskararen aldeko erabaki ausartik ikusten”, adierazi zuten, eta horren aurrean instituzioei eta agintariei egoeraren ardura hartzeko deia egin zieten.