Hik Hasi

Zer da Eremuka Lantzen Sarea?

Zer da Eremuka Lantzen Sarea?

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batzuek osatzen duten sarea da Eremuka Lantzen eta eremuka lan egin nahi duten zentroak biltzen dira sare horretan. 2022-2023 ikasturtean abiatu du bere ibilbidea eta 27 institutu elkartu dira jada sare horretan.

Hazi Hezi

Aniztasun funtzionala, HAZI HEZIren 45. zenbakian

Aniztasun funtzionala, HAZI HEZIren 45. zenbakian

  • Gaurkoa: Kristina Soares, Baketik Fundazioaren Izeba programaren arduraduna
  • Gai Nagusia: Gauzak ez doazenean ongi
  • Elkarrizketa: Maite Ruiz: “Montessoriren ikaskuntza ereduari aitortza eman dio gerora neurozientziak”
  • Haurdunaldia:  Kirola? Bai baina egokituta
  • Lehen urteak: Arrisku jolasen garrantzia
  • Urte gozoak: Emozioen hizkuntza ikasten
  • Nerabezaroa: Ene, badator nerabezaroa!
  • Gurasoak Mintzo: Izan Inurri.Gurasotasuna eta minbizia
  • Jolasgela
  • Sormenaz: Sabin Bikandi. “Hitzekin esaten ez dakiguna esateko bidea da dantza”
  • Iritzia: Edurne Koch

Hik Hasi

Mila Naranjo: “Ikaslea ez dator motibatuta ikasgelara; ikasteko motiboak irakasleak eman behar dizkio”

Mila Naranjo: “Ikaslea ez dator motibatuta ikasgelara; ikasteko motiboak irakasleak eman behar dizkio”

Vic-eko unibertsitateko irakaslea da Mila Naranjo, eta ikasketa kooperatiboaren gaineko hainbat lan, prestakuntza eta aholkularitza saio egin ditu. Heize Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioak gonbidatuta etorri da pare bat aldiz Euskal Herrira ikasturte honetan. “Aurkezpenean, euskaraz egin nahiko nuke, baina ezinezkoa zait. Agian, hurrengo batean” esanez hasi zuen Leioako jardunaldi pedagogikoetako hitzartzea. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzaz eta irakaskuntzaz nahiz ebaluazioaz mintzatu zen, eta, elkarrizketan, ardatz horiek zuzen eta xehetasunez marraztu ditu. Konpetentzietan oinarritutako planteamendua, aukera eta erronka handitzat jotzen du eta irakasleen arteko koordinazioa eta programazio partekatua, bateratua eta kooperatiboa funtsezkoak direla azpimarratzen du.

Albistea

Psikomotrizitate erlazionaleko formazioko izen-ematea zabalik dago

Psikomotrizitate erlazionaleko formazioko izen-ematea zabalik dago

0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko du HIK HASIk bostgarrenez, Mapi Urresti psikomotrizistarekin. Izen-ematea zabalik dago uztailaren 1a arte HIK HASIren webgunean.

Hona hemen Mapi Urrestiren urtebeteko formazioaren aurkezpen-bideoa.

Hazi Hezi

Eta otsoa katu bilakatu zen

Eta otsoa katu bilakatu zen

‘Ero’, ‘burusoil’, ‘potolo’, ‘itsusi’ edo gisako hitzak edertu nahi izan ditu argitaletxeak Roald Dahlen haurrentzako liburuen berrargitalpenetan Erresuma Batuan. Galtzagorri elkarteak zentsura salatu du eta Yolanda Arrieta idazleak dio horrelako kasuekin, hobe beharrez, baina umea "baliogabetu" egiten dugula.  

Hik Hasi

Mendigoitiren eraldaketa

Mendigoitiren eraldaketa

Lau lerroko ikastetxe gisa sortu zen 2000. urtean Mendigoiti D ereduko eskola publikoa Iruñeko Mendillorri auzoan. Jaiotze-tasaren beherakadagatik, ordea, 2014-2015. ikasturtean zortzi haur berri soilik hartu zituen. Desagertzeko zorian, eraldaketa pedagogikoa egitea erabaki zuen zuzendaritzak, lehendabizi Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntza osoan ondoren, haurrak benetan euren hezkuntza prozesuko protagonista bilakatuz eta Mendigoiti ikastetxe aktibo bihurtuz. Neurozientzian oinarrituta, IDU ikuspegitik eta Diziplina Positiboa ardatz hartuta, hainbat estrategia pedagogiko baliatzen ditu hezkuntzaren XXI. mendeko erronkei erantzuteko, hala nola, Montessori filosofia, Proiektu Bidezko Ikaskuntza, TBL, Ikaskuntza Zerbitzua, Arteen Bidezko Ikasketa… HIK HASIk egun bat igaro du Mendigoitin Ane Arribillaga zuzendariarekin eta David Castrillo ikasketaburu eta Neurohezkuntzan adituarekin.