Larunbatean manifestazioa eginen du euskalgintzak Baionan 'Azterketak euskaraz' goiburuarekin

2023-04-20

Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! lelopean, manifestazioa eginen du euskalgintzak apirilaren 22an, Baionan. Hik Hasi egitasmo pedagogikoak bat egiten du deialdiarekin. Euskal Konfederazioak deiturik, Baionako suprefeturatik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan.

 
 
Larunbatean manifestazioa eginen du euskalgintzak Baionan 'Azterketak euskaraz' goiburuarekin

Benetako hizkuntza politika bat martxan jartzea eta herri mugimenduko eragileei baliabideak ematea eskatu dute. Ikasleek azterketak euskaraz egitearen aldarrikapena ezarri dute protesten lehen lerroan.