Hik Hasi

Arantza Zugazagasti: "Ilusioz betetako irakasleak behar ditugu, enpatia handia dutenak eta beti prestatzen ari direnak"

Arantza Zugazagasti: "Ilusioz betetako irakasleak behar ditugu, enpatia handia dutenak eta beti prestatzen ari direnak"

1975. urteko iraila. Hiru urteko 35 haur, denak negarrez eta bera bakarrik. Programarik ez eta esperientziarik ere ez. Horrelaxe abiatu zuen Arantza Zugazagastik haur-eskolako ibilbidea: “Balio ez zuen eredu batetik gentozen, eta dena zegoen egiteko”. Geroztik, Haur Hezkuntzan aritu da nagusiki. 
Hizkuntzen irakaskuntzan espezializatu da, eta Eleanitz English eta Ahozkotasuna Lantzen proiektuetan jardun du, baita materialgintzan eta   irakasleen prestakuntzan ere: “Irakaskuntzaren muina haurra da, eta irakaskuntza hori aurrera eramateko bi zutabe nagusi daude: materiala eta irakasleak. 
Irakasleok prestakuntza gehiago behar dugu”. Joan den uztailean hartu zuen erretiroa ikastolatik, baina hezkuntza-munduarekin lotuta jarraitzeko asmo osoa du.

Hik Hasi

HIK HASI, hezkuntzari garrantzia ematen diogunon KOMUNITATEA.

HIK HASI, hezkuntzari garrantzia ematen diogunon KOMUNITATEA.

Egiteko garrantzitsuak ditugulako, indartu dezagun euskal hezkuntzaren komunitatea hik hasin eta Hazi Hezin HARPIDETUZ.

 

"Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur" jardunaldiak

"Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur" jardunaldiak

GARAIAN ikerketa taldeak antolatuta, azaroaren 14an eta 15ean Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko areto nagusian "Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur" jardunaldiak egingo dira.

Izena ematea doan egin liteke, EHUko idazkaritzara idatziz: maria.martinez@ehu.es

Carlos de Santamaria liburutegian EABren erakusketa dago jarria. Haren inaugurazioko unea da goiko argazkia.

Hazi Hezi

Elixabete Imaz:“Emakumeari ukatu egiten zaio bere amatasunarekiko autonomia”

Elixabete Imaz:“Emakumeari  ukatu egiten zaio bere amatasunarekiko  autonomia”

Hego Euskal Herriko gaur eguneko amatasuna aztertu du antropologiako irakasleak bere tesian. Nola bilakatzen diren andreak ama, eta jendarteak nola eragiten duen gurasotasunari buruzko erabakietan. Historia, ereduak eta esperientziak jaso ditu.

 

 

Egin dira XI. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak

Egin dira XI. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak

LUZARO psikomotrizitate eskolak bere 25. urtemuga ospatzeko, "Gorputza haurtzaroan: zentzua eta esanahia" izenpean, psikomotrizitate praktikaren gainean jardunaldiak antolatu zituen azaroaren 8an, 9an eta 10ean Gasteizko Europa Jauregian.

Hizlarien artean, Mª Angeles Cremades, Ivan Darrault-Harris eta Philippe Lemenu izan ziren.

 

"Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko" ikastaroa AZAROAren 23an hasiko da

"Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko" ikastaroa AZAROAren 23an hasiko da

HIK HASIk, larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, iraupen luzeko ikastaroa eskainiko du Hernaniko Langile ikastolan.

Datak: azaroak 23, abenduak 14, urtarrilak 11 eta 25, otailak 8 eta 22; eta, martxoak 8 eta 23.

Emailea: Urko AROZENA, Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) perkusio irakaslea.  

Izena emateko, urriaren 3tik urriaren 31ra bitartean.