Hik Hasi

Hazi Hezi DIPTIKOA

Hazi Hezi DIPTIKOA

Ugariak dira, jada, HAZI HEZI asko gustatu zaiela helarazi dizkiguten mezuak. Beste batzuk, berriz, euren inguruan zabaltzeko, ea informazio laburra ba ote dugun galdetu digute. Behar horri erantzuteko, diptiko bat prestatu dugu, nahi duenak erabil dezan. Bihar, ostirala, Zarautzen egingo dugu aldizkariaren aurkezpena, hango udalarekin egindako akordioaren berri eskaintzeko. 

Hazi Hezi

Pediatria kontsulta. Mariaje SARRIONANDIA

Pediatria kontsulta. Mariaje SARRIONANDIA

Uda badator, goazen eguzki hartzera! Baina gorputza eguzkitan jartzea onuragarria den arren, eta D bitamina sortzen duenez hobeto sentitzen laguntzen bagaitu ere, eguzki larregi hartzea ez da mesedegarria gure larruazalaren osasunarentzat. Zergatik? 

EGUZKI LARREGI  hartzea larruazaleko minbizia sortzeko lehen mailako faktorea delako. Melanomak lotura zuzena du umetan izandako erredurekin. Eguzki izpiek larruazala zahartzen, eta zimurrak eta orbanak sortzen laguntzen dute, eta era berean, larruazaleko defentsa naturalak ahultzen ditu (herpes…). Larruazaleko gaitzez gain, eguzkia babesik gabe hartzeak ikusmen arazoak ere sor ditzake.

Hik Hasi

Mikel OLANO. Gipuzkoako Eskola Txikietako lehendakaria

Mikel OLANO. Gipuzkoako Eskola Txikietako lehendakaria

"Irakasleek, gurasook eta udalek osaturiko elkarlan markoa ideala da hezkuntzarako eta herri proiekturako"

27 eskola txiki daude gaur egun Gipuzkoan, eta ekainaren 3an euren 25. festa ospatu dute Larraulen. Eskola txikien azken 25 urteotako ibilbidea, gaur egungo egoera eta geroko erronkak jasotzen eta azaltzen dituen dokumentala egin dute, eta berau zabalduko dute nonahi.

Hazi Hezi

Psikologia kontsulta: Alex MUELA. MUko HUHEZIko psikologoa

Psikologia kontsulta: Alex MUELA. MUko HUHEZIko psikologoa

Zer egin nerabeak, bere logelan sartuta, Interneteko sare sozialetan denbora asko pasatzen duela ikusten badugu?  

GAUR EGUN, NERABEAK gainestimulatuta daude teknologia berriekin. Haiei ez zaie bizkarra eman behar; ostera, nerabeei irakatsi egin behar diegu horiek nola kudeatu. Nire ustez, Internet konexioa duen ordenagailua egon beharko litzateke komuna den espazioan, egongelan, adibidez. Seme-alaben logelan? Ezta burutik pasa ere! Gogoan izan, izugarri aurreratu duela teknologiak azken boladan, baina, tamalez, gizakiak ez du ia aurrerapenik egin emozioen garapenean. 

 

25. Eskola Txikien festa

25. Eskola Txikien festa

Ekainaren 3an "25 urte herri eta auzo txikiak hezitzen" lemapean, Eskola Txiken festa egin da Larraulen (Gipuzkoa).

Informazioa gehiago: http://www.eskolatxikiak.org

 

Kontseiluaren 4. buletina

Kontseiluaren 4. buletina

Maiatzarekin batera, Euskararen Kontseiluaren 4.buletina argitaratu da.