Hazi Hezi

Elkarrizketa: Laura Gutman

Elkarrizketa: Laura Gutman

"Ama izatean, umearekin konektatzea erabakitzen badugu, mundua desarmatu egiten zaigu"

Guztion artean amatasuna -gurasotasuna- ikusezin bihurtzen ari garela dio psikologo argentinarrak. Seme-alaben premia fisiko eta emozionalei erantzuten dien gurasotasuna aldarrikatzen du, eta haurraren erritmoetara erlaxatzea gomendatzen.

 

Iruñean, hezkuntza jai nazionala

Iruñean, hezkuntza jai nazionala

Maiatzaren 20an, Iruñean, "1512tik euskal curriculuma landuz haziak hezten" lemapean egin zen "Euskal Eskola Publiko Berriaren" aldeko jai nazionala Sortzen-ikasbatuaz hezkuntza eragilearen eskutik.

Eguraldi euritsua izan arren, erantzun ona jaso zuen jendearen aldetik. 

Hazi Hezi

Hainbat galdera Nerea Mendizabal psikopedagogoari

Hainbat galdera Nerea Mendizabal psikopedagogoari

MUGAK ALA ERREFERENTZIAK

Haurrek mugak behar dituztela entzuten dugu maiz; zuk, aldiz, ‘erreferentzia’ hitza erabiltzen duzu, zergatik?

KONTZEPTUALKI, muga ezetzarekin edo debekuarekin lotzen da. Badirudi, muga, ezetza dela, eta hori bera mugatuta dagoela iruditzen zait. Haurrarentzat hori bortitza da. Erreferentziaz ari garenean, berriz, noski ari garela mugaz hitz egiten; baina haurrari, niretzat, nondik nora den posible esaten ari natzaio. Horregatik, erreferentzia hitza gehiago gustatzen zait muga baino. Erreferentzia ez da ezezkoa, baizik eta, gai horretan, ni hemendik honeraino iristen naiz, eta hortik ezin naiz pasa, eta mezu hori azaldu eta errespetarazi nahi dut. 

 

Hik Hasi

Urko Arozenari galdezka

Urko Arozenari galdezka

Eraginkorra izan al daiteke entrenamendu mentala hezkuntzan?

Entrenamendu mentala meditazio-sistema bat da, nork bere barruan begiratzeko. Gauza guztien jabe garela dirudien jendarte honetan, askotan, ez gara geure buruarekin ongi sentitzen. Zer da, orduan, benetan falta zaiguna? Bada, askotan barrua betetzea falta ­zaigu.

 

Euskadiko Eskola Kontseiluaren oharra

Euskadiko Eskola Kontseiluaren oharra

Euskadiko Eskola Kontseiluaren iritziz, ez litzateke ahuldu behar oinarrizko derrigorrezko hezkuntza, indartu baizik, ikasle guztiek berdin barneratu ditzaten ondorengo ikasketak behar adinako bermearekin jarraitzeko behar dituzten gaitasunak.

 

HAZI HEZI aldizkaria liburudendetan

HAZI HEZI aldizkaria liburudendetan

Argitaratu berri den HAZI HEZI aldizkaria goraipamen eta eskertza asko jasotzen ari da. Kritika batzuk ere bai, kriitika eraikitzaileak, laguntzeko asmoarekin eginak. Eta hori guztia asko eskertzen da. Gehien aipatzen ari dena, edonorentzat baliagarri dela esaten da.

Orain, edonoren esku dago, salgai jarri baita liburudendetan, 5 euroren truke. Urteko lau aldizkarien harpidetzak, irailetik hasita, 20 eurokoa da. Harpideak, era berean, hainbat abantaila izango ditu hik hasiren materialetan eta abarretan.