Hainbat galdera Nerea Mendizabal psikopedagogoari

2012-05-14

MUGAK ALA ERREFERENTZIAK

Haurrek mugak behar dituztela entzuten dugu maiz; zuk, aldiz, ‘erreferentzia’ hitza erabiltzen duzu, zergatik?

KONTZEPTUALKI, muga ezetzarekin edo debekuarekin lotzen da. Badirudi, muga, ezetza dela, eta hori bera mugatuta dagoela iruditzen zait. Haurrarentzat hori bortitza da. Erreferentziaz ari garenean, berriz, noski ari garela mugaz hitz egiten; baina haurrari, niretzat, nondik nora den posible esaten ari natzaio. Horregatik, erreferentzia hitza gehiago gustatzen zait muga baino. Erreferentzia ez da ezezkoa, baizik eta, gai horretan, ni hemendik honeraino iristen naiz, eta hortik ezin naiz pasa, eta mezu hori azaldu eta errespetarazi nahi dut. 

 

 
 
Hainbat galdera Nerea Mendizabal psikopedagogoari

Haur txikiak ere parkeko leku altuenera igo nahi du, utzi egin behar al zaio? 

INTERESGARRIA LITZATEKE 

haurrak esplorazioa ahalik eta mugarik gutxienarekin eta helduaren konfiantzazko jarraipenarekin egitea. Arriskua dagoela iruditzen bazait, eta zerbait esan edo egin nahi badut, nire muga delako izango da, nik seguru egon nahi dudalako minik hartu gabe ibiliko dela. Haurrak, berez, ez du muga horren beharrik, mugaren beharra nirea da, haurraren momentu hortako beharra arakatzea, esploratzea eta disfrutatzea baita. Haurra beste pertsona batekin balego, muga edo erreferentzia, seguruenik, beste bat izango litzateke, ausartagoa edo beldurtiagoa. Horregatik, batek leku altuenera igotzen utziko dio eta besteak ez horrenbeste. Eta haurrak ikasiko du nork norainoko erreferentziak dituen.  

 

16 urteko alaba batek larunbat gauetan goizeko 3:00ak arte atera nahi badu, gurasoak beldur izan ohi dira arriskutsua iruditzen zaielako, eta liskarra egoten da etxean horren kontura. Zer egin?

ALABAK EZAGUTU behar ditu gurasoen beldurrak, eta gurasoen ustez, dauden arriskuak. Berak ordu horietan kalean ibiltzea zergatik ez duten nahi jakin behar du. Hala ere, berak ez badu arriskurik ikusten, eta ateratzea bada bere hautua, zein da irteera? Etxean behartuta geratzea? Horrek, gatazka ekarriko du, ez baita alabaren muga, gure muga baizik.

 

Sei urteko biloba aitona-amonekin egoten denean, tirabirak izaten ditu gero bere gurasoekin, oso permisiboak direla uste dutelako. Hori normala al da?

GURASOEN ETA AITONA-AMONEN erreferentziak edo mugak adostea 

helduontzat eta haurrentzat oso lagungarri litzateke. Baita, irakasleekin 

edota aisialdiko hezitzaileekin ere. Horrek asko lagun dezake. Hori 

lortzeko, helduok elkarren ikuspuntua ezagutzea eta irtenbideak bilatzen ikastea eskatzen du. Baina, ikuspegi desberdinak daudenean, eta ezin 

denean adostu, bakoitza berearen kargu egin behar da. Bestela, denok 

neurri berak hartu behar ditugula behartzen hasten bagara, gatazka 

izugarriak sortuko dira gure artean.