Dantza eta perkusio afrikarra

2004-07-01

Afrika mendebaldean perkusioa eta dantza herrikoiak dira.

Ahozko transmisioari esker dantza, erritmo, kantu eta erritualak modu oso tradizional mantendu dira; hala ere, ez da erraza dena guztiz tradizionala ezagutzea, azken urteotan interpretatzaile eta sortzaile asko agertu baitira; hala nola, Famoudou Konate, Arafan Toure eta Mamady Keïta. Horiei esker eraldatzen doa.

 
 

Herrietan eta etnietan oso barneratuta dauden ohitura hauek ahoz aho mantendu dira, non euskarak euskalkiak bezala, etnia bakoitzak bere jotzeko eta dantzatzeko erak mantentzen dituen: hau da, “Soli” erritmoa, adibidez, desberdin joko dute malinkeek edo susuek (biak ginearrak eta mandingak), eta zenbat eta distantzia handiagoa egon, Mali, Ginea eta Burkina bezalako herrialde desberdinak izanik, are eta gehiago aldatzen dira erritmoak, instrumentuak eta jotzeko teknika edo erak.

Haurtzarotik bizi dute ohitura, baina ez dira denak dantzari edo musikari bihurtzen. Familia tradizioei jarraitzen diete (nekazariak, lutierrak, musikariak,...). Musika, erritualak, eta azken finean, bertako kultura familia ohitura bezala mantentzen dutenak griotak dira.
Gaur egunean ere erritmo eta dantza desberdinak erabiltzen dira ekintza bakoitzean: nekazal lanetarako (euria egiteko eta eskertzeko), errito espiritualetarako (zirkutzisioa, adibidez...), festarako (ezkontzak eta abar), adin aldaketarako (haurtzarotik heldutasunera pasatzeko errituala),...
Djembeak zehazki mijoa txikitzen den ontziaren forma berdina dauka. Beraz, pentsatzekoa da hortik sortu zela instrumentu gisa.
Ikastaro honetan mundu horretara hurbildu nahi da, afrikar ohituretara eta musikara. Djembearekin eta dundunarekin kontaktua hartuko da. Hizkuntza den bezala ulertuz, komunikazio era bat dela sentitzen saiatuko gara (deiak, azkartzeak...). Erritmoak eskuekin eramaten ikasiko dugu, lateralitatea uztartuz eta intentzio eta intentsitateak landuz.
Horretarako, zenbait instrumentu ezagutuko ditugu: djembe, dundun, shekere... Hainbat teknika landuko ditugu: soinu askotarikoak, mugimenduak... Eta erritmoak ere bai: oso tradizionalak diren oinarriak ezagutuko ditugu bai era bikoitzean, eta bai hirukoitzean; eta noiz eta zertarako jotzen dituzten (zirkunzisiorako, kasu honetan).