Ikasle kataluniar bat Euskal Herrian Dj

2007-11-01
 
 
Aupa! Ni Bull naiz. Nire izena Jon da. Jon, Cambrils-en (Tarragona) jaio zen eta Dj.Bull, Euskal Herrian.
Pertsona bakarra, bi nortasun.
Katalunian jaio nintzen, baina hala ere EUSKARAZ egin nituen lehenengo hitzak. Nire ama andereñoa zen eta Andoaingo ikastola sortu zuen beste irakasle batzuekin batera. Katalunian hamaika urte egin nituen eta uda hartan Euskal Herrira etorri nintzen bizitzera. Ez nekien EUSKARAZ hitz egiten, baina hala ere hurrengo ikasturtea EUSKARAZ egin nuen oso-osorik. Musikarekin dezente ikasi nuen EUSKARAZ, euskal taldeak entzunez. Geroago, hogei urterekin tabernetara joaten nintzenean, musika grabatzen nuen. Eta hainbeste musika entzun eta grabatu ondoren, Dj. izateko gogoa piztu zitzaidan. Izena behar nuen eta bat aukeratzea ez zen zaila izan. Hamasei urte nituela, AEK Egun batera joan nintzen. Orduan, ez nuen buruan ilerik eta lagun batek Bull ezizena jarri zidan.
Orduan jaio zen Dj.Bull. Irurakoa naiz eta Tolosako taberna batean hasi nintzen nere lehen saioak egiten. Gero lan-eremua zabaltzen joan zen: txoznak, ezkontzak, lagunen afariak… Ikasturte amaierako festetan ere, IKASTOLETATIK deitzen zidaten.
Zalantzarik ez, gazte jendea da publikorik onena, lotsa gutxi eta parrandarako erraztasuna duelako.
Eta horrela pasatzen dut urtea, festarik-festa musika jartzen.
Nire istorioa amaitzeko, ikastola batean gertatutako anekdota kontatuko dizuet:
Ikastola batera joan behar nuen, haurtzaindegi batera hain zuzen ere. Obelix-en mozorroa jarrita joan nintzen ikasleek gustuko izango zutelakoan baina haur guztiak negarrez hasi ziren ni ikusita. Segituan kendu nuen mozorroa eta ederki pasa genuen bai haurrek eta baita nik ere. Kalejira batzuk eta poz-pozik etxera.  Ja, ja, ja…
Kantatzen ez duenak, zorionik ez du. Eta ahal bada, euskaraz kanta dezala.