Psikomotrizitatea: ekintzaren garrantzia haurraren garapenean (0-6)

2008-07-01
 
 
Ekintza, mugimendua, jolasa.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko aukera.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoa/nahia.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gaitasuna.
Egite, mugitze, jolastearen plazerra.
Egiten duen haurra, mugitzen dena, jolasten duena. Eta plazerrean, sormenaz, seguritateaz eta konfidantzaz egiten duena, haur osasuntsua da.
Argi ikusten dugu hori.
Eta, hala ere, zergatik horrenbeste zailtasun prozesu horretan?
Zergatik dago haurra egiteko, mugitzeko, jolasteko beldurrez?
Zergatik ez du haurrak egiteko, mugitzeko, jolasteko gogorik?
Zergatik ezin du haurrak egin, mugitu, jolastu?
Zergatik ez du haurrak bizitzen plazerrean egitea, mugitzea, jolastea?
Egiteko, mugitzeko, jolasteko plazerra eta gogoa, norbaiten gogoan egon garelako sortzen da.
Geure ekintza, mugimendua, jolasa nahi izan duen norbait.
Guk egiteko, mugitzeko, jolasteko aukera eman digun norbait.
Bizitzaren hasieran gertatu da hori, haurra gorputz bat, denean, batez ere, hitzik ez dagoenean. Pentsamendurik ez dagoenean.
Eta horregatik, dena “landu” egiten da gorputz horretan, bere tonuan, bere mugimenduan, bere ekintzan, bere begiradan, bere sentsazio guztietan.
Psikismoa eta pentsamendua eraiki egiten diren gorputz oinarria da (gizakion zentzua ematen digun batekin harremanetan).
Neurozientziaren azkeneko aurkikuntzetan ekintza eta mugimenduaren garrantzia, gizakiaren garapenean, baieztatzen ari da (norberaren ekintza eta mugimendua, eta baita besteena ere): “ekin egiten duen garuna, ulertu egiten duen garuna da“ (“Las Neuronas Espejo“, Giacomo Rizzolatti eta Corrado Sinigaglia. Paidós).
Nola sorrarazi egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoa.
Nola eman aukera ekintzari, mugimenduari, jolasari.
Nola ziurtatu egiteko, mugitzeko, jolasteko plazerra.
Horiek izan beharko lirateke Haur Hezkuntzaren helburu nagusiak.
Eta horretarako, hezitzaileok egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoaz dugun bizipenaz jabetu behar dugu.
Hori gabe, haurraren hazkuntza automoan oinarrituriko hezkuntzarik ez dugu inoiz lortuko.
Behin eta berriro zuzendutako irakaskuntzan arituko gara, haurraren sormenezko gaitasunetan konfidantzarik ez  duen irakaskuntzan.
Haurrari bere hazkuntzaren prozesuaren protagonista izatera lagunduko dioten  jarrerak, markoak eta heziketa estrategiak landu ditzagun. Seguritatean, konfidantzan, autonomian.
Beren egitean zentra daitezen, hezitzailearen plazerrezko begiradaren aurrean. Horrela des-zentraziora iritsi daitezen, beren egiteko, mugitzeko, JOLASTEKO gogoa konpartitzeko (hots, hazi, egituratu, ikasi…).