Arrikrutz Oñatiko Kobak. Naturaz eta Historiaz blai

 
 

Arrikrutz Oñatiko kobak, Euskal Herriko historiaurrea eta geologia ezagutzeko aukera paregabea

EAEko erdialdean kokatua, Arrikrutz-Oñatiko kobak eta bere inguruko baliabideek ikastetxeen curriculumetako gai desberdinak lantzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute. Bertan, ikastetxe bakoitzaren beharrizanetara eta ikasleen adin desberdinetara (Haur Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitatera) egokituriko jarduera didaktikoak lantzen dira. Jarduera didaktiko hauek kobazuloko bisitaz gain, Arrikrutzeko Interpretazio gunean landutako tailer, ibilbide eta ekintza osagarriz daude biribilduta.

 

JARDUERA DIDAKTIKOAK

- ANIMALIEN ARTEAN: Gaur egungo zein garai bateko animaliak ezagutzeko aukera paregabea.

- LEHEN GIZAKIA: Historiaurrean murgilduz gure arbasoen bizimoduaren berri izango dugu. Hauen bizilekuak, bizi ohiturak eta margoak ezagutuz.

- ARROKEN ETA MINERALEN MUNDUA: Euskal Herriko arroka eta mineral ezberdinen ezaugarriak eta erabilerak bertatik bertara ezagutzeko jarduera.

- EKOSISTEMAK: Inguruan ditugun ekosistema ezberdinen azterketa eta beraien arteko konparaketak; baso ekosistema, koba ekosistema...

- URA ETA ENERGIA: Urak kobazuloaren sorreran izan duen garrantziatik hasita, gerora gizakiak baliabide natural honi eman dion erabileraren garapena ezagutzeko aukera. Errotak, elektraetxe ­hidraulikoak...

- PAISAIAREN ERALDAKETA: Euskal Herriak izan duen bilakaera geologikoa aintzat hartuta, gaur egun ikusten dugun paisaiaren interpretazioa.

 - KARSTOLOGIA: Karsta, Euskal Herrian dugun paisaia berezienetako bat izaki, kanpo zein barne karsteko ezaugarriak ezagutzeko aukera.

 - HISTORIA ETA ARTEA: Historian zein historiaurrean eman diren zenbait aro aztertzeko aukera. Paleolitikotik hasi, erdi aro zein berpizkundetik pasatuz gaur egunera arte.