Igartubeiti Baserri Museoa

 
 

 

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historia, bilakaera eta ­bertan bizi izan diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du.  

IBILBIDE GIDATUAK

Martintxoren baserria: Martintxok Haur Hezkuntzako ikasleak gidatzen ditu baserriaren barnealdean bisita sentsorial baten bitartez. Bertan, zura, harrizko 
hormak, teilak, artaburuak eta artoaren hostoak ukituko dituzte beste gauzen artean. 

Kattalin eta Domingoren baserria: Pertsonaia hauen bitartez, Lehen Hezkuntzako ikasleek baserriko eguneroko bizitza nolakoa den ezagutuko dute, 
bertako bizimoduak, zereginak eta baserritarrek egiten zituzten lan tradizionalak, euren jantziak eta dibertitzeko moduak. 

Baserrian bizitzea: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleek baserriko 
eguneroko bizitza nolakoa zen ulertuko dute: nola bizi ziren, nola lan egiten zuten, euren harreman sozialak, sinismenak, elikadura, aisia...

Dolarea, baserriaren bihotza: Urrian, dolarea nola martxan jartzen den 
erakustea, sagarraren usaina sumatzea, aurreneko muztioaren lurrina, aspaldi bateko eguneroko jarduera baten lekuko izateko aukera eskaintzen da. 

Tailerrak:
- Gailetak egitea.
- Mundua miniaturan.
- Baratzeko biztanleak.
- Gure aitona-amonak bezala jolasten.
- Baratza zaintzea.
- Kosmetika naturala.

 

 

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 
10:00 - 14:00

Larunbatetan: 
10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00

Igandeetan:
10:00 - 14:00

Bisita gidatuetarako: 
943 72 29 78 telefonora deitu.