San Telmo Museoa

 
 

 

San Telmo Museoak euskal gizartearen bilakaera ezagutzeko aukera ematen digu Historiaurretik XX. mendeko 80ko hamarkada arte.
Erakusketa iraunkorra abiapuntutzat hartuta, museoak ikasmaila guztietarako eskaintza zabala du eta bisita egiteko era ezberdinak planteatzen ditu, curriculumera egokituta, ikasleen esperientzia paregabea eta ahaztezina izan dadin.

 

San Telmo Museoko eskaintza didaktikoa banatu dugu aukera ezberdinen arabera:

ESPERIENTZIALA

- Haur Hezkuntzan haurrek museoa sentituko dute. Nola? Zentzumenen bitartez bideratutako bisita dinamikoak eginez. Ukimena, usaimena, dastamena, entzumena eta ikusmena izango dira bisitaren ardatz.

- Lehen Hezkuntzan haurrek museoa gozatuko dute zen­tzumenak erabiliz eta sentimenak partekatuz. Nola? Euskal gizartean itsasoak izan duen garrantzia aztertuz, garai ezberdinetako eraikin esanguratsuak ezagutuz, koloreen jatorrian murgilduz eta hauekin jolastuz, gizakia irudikatzeko izan diren moduei erreparatuz, eskulturara diziplina bezala hurbilduz, etab.

- Bigarren Hezkuntzan, museoa amestuko dute gazteek. Nola? Zentzumenak, sentimenak eta adierazteko gaitasunak landuz. Horrela, Gipuzkoaren sorrera eta garapena ezagutuko dute Erdi Aroaz geroztik, Antzinako Erregimenetik Erregimen Modernora nola pasa ginen ikusi, ideia abstraktuak nola irudikatzen diren ikasi, etab. 

- Batxilergoan museoa bizi egingo dute eta bizipenen bitartez gure historian eta artearen inguruan hausnartu. Nola? Gure historiako XIX-XX. mendeko gertakari ezberdinei erreparatuz denbora lerroak sortuko ditugu, artean XV-XIX. mende bitartean estilo artistiko ezberdinen izaera aztertuko dugu, etab.

 

TEMATIKA

Museoko bildumen bitartez euskal gizartearen bilakaeran sakondu ahal izango dugu adin bakoi­tzari egokitutako proposamenekin: Chillida, baserri giroa, Industrializazioa, Frankismo garaia, Donostia hiriaren bilakaera, artelanen gako ezberdinak teknologia berrien bitartez, euskararen eboluzioa hizkuntza bezala, pinturaren bitartez garai ezberdinetan gizakia irudikatzeko moduak, etab. 

 

URGULL MENDIA

Urgulleko Motako gazteluko “Donostiari begira” erakusketan zehar bisita eta mendiaren ondare historiko-artistikoa eta naturalean murgiltzea. (Neguan ez da eskaintza hau egiten).