"FAMILIA eta ESKOLA" jardunaldiak egin dira DONOSTIAn

"FAMILIA eta ESKOLA" jardunaldiak egin dira DONOSTIAn

Urriaren 19an, Donostiako EHUko gelategian, "ESKOLAren eta FAMILIAren arteko harremanak, haurraren garapen osorako lagungarri" jardunaldiak egin ziren.

 

HH eta LHko irakasleentzako GITARRA ikastaroa

HH eta LHko irakasleentzako GITARRA ikastaroa

Bosgarren urtez jarraian, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ariko diren irakasleentzako GITARRA ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak. Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzako saioak izango dira, eta helburua, ikastaro amaieran eskola-giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea.

Urriaren 18an hasita, eskolak ostiraletan izango dira 18:00etatik 19:30era, eta ikastaroa ekaineko lehen ostiralean amaituko da. 

 

 

PARTAIDETZA: gurekin bada, izango da

Partaidetza lantzeko materiala zintzilikatu dugu. Edonork libre du egoki ikusten duen eran erabiltzeko. Egileak: Marije Apodaka, Gotzon Quintana eta Bea Ugarte.

Hazi Hezi

6. Hazi Hezi

6. Hazi Hezi

Aitatasuna izango da seigarren Hazi Heziko gai nagusia. Haurren haziera eta hezkuntzarekiko engaiamendua erakusten duten aitak.

Elkarrizketan, berriz, Elixabete Imazekin egon gara; antropologoak Hego Euskal Herriko amatasun gairaikideari buruzko doktorego tesia egin du.

Sexu bereko gurasoekin ere egon gara, eta bigarren umeari buruz hizketan ere bai, hainbat familiarekin. Sormenaren tartean Uxue Alberdi elkarrizketatu dugu.

Hik Hasi

Maitasuna eta mugak hitzaldia

Maitasuna eta mugak hitzaldia

Urriaren 17an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Kultur etxean, hitzaldia eskainiko du Cristobal Gutiérrez "Haurraren Arima Zaintzeko begirada bat (CAI)" sortzaileak. Hitzaldia doan izango da. 

Ikastaroa ere, eskaini du. Informazioa eta izena ematea: ianirejaio@gmail.com

  

Hik Hasi

CRISTINA URIARTE: “Abiapuntua ez da txarra, hezkuntza-komunitatea ados gaude gauza batean: ez dugu LOMCE nahi

CRISTINA URIARTE: “Abiapuntua ez da txarra,  hezkuntza-komunitatea ados gaude  gauza batean: ez dugu LOMCE nahi

Ezinbestean, Werten legea eta murrizketak izango dira legegintzaldi honetan Hezkuntza sailburuak kudeatu beharreko gai nagusietarik bi. Baina ez dira bakarrak, proiektu 
berriak dakartza, hala nola, ikastetxeei barne antolaketan autonomoia emateko helburuz jaio den Hauspoa proiektua; hezkuntza sisteman hezkidetza landu eta genero indarkeriari aurre hartzeko plan estrategikoa...