IRRIEN LAGUNAK KLUBA sortu da

IRRIEN LAGUNAK KLUBA sortu da

Proiektu hezitzailea da. Pirritxek Pupu eta Lore haur jaioberriak hezteko ardura izango du, eta, pailazo taldearen eta jendartearen laguntza beharko du. Bi haur horiek hezteko, pertsonaia berriak sortu dira: Tiritatxo pediatra (osasuna), Largabista basozaina (natura), Martinber (kultura), Marikalanbre eta Maritxinparta (zientzia), Ane Pirata eta Patakon (bolondreak), Lagun txakurra...

BI EUSKARRI izango ditu Klubak:

1. IRRIA aldizkaria (haurrek bere kasa edota gurasoekin, irakasleekin, hezitzaileekin lantzeko). Ikastetxeei harpidetza eskaintza berezia egin zaie.

2. IRRIEN LAGUNAK web landua (txikientzat telebistaren egitekoa bete dezake). Azaroaren 19tik martxan izango da. Helbidea: www.irrienlagunak.com

 

 

Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean

Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean

Azaroaren 18an, Leioako unibertsitateko Zientzia eta Teknologia fakultatean, "Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean" izenburupean 29. TOPAKETAK antolatu ditu SAREAN euskal eskola publikoak.

 

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia

Azaroaren 13an, “Hezkuntzan Aniztasun Afektibo-Sexuala. Identitate sexuala. Transexualitatea” jardunaldia egin zen Donostian. Hirurogeiren bat kidek hartu zuten parte. Hezitzaileak izan baziren bertaratu zirenak batez ere, gurasoak, psikologoak, sexologoak eta abar ere bertan ziren. Hizlaria, Silberio Sáez Sesma, Amaltea sexologia eta psikoterapia institutuko psikologo-sexologoa izan zen. Aurkezpenak eta tailerra oso modu argian eta praktikoan egin zituen.

 

Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatuko du IAk

Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatuko du IAk

Azaroaren 17an, Nazioarteko Ikasleen Egunarekin bat eginez, Ikasle Abertzaleak taldea egungo hezkuntza sistema "arrotzaren" aurka borrokatuko da. Nafarroako Gobernuak "inposatu" nahi dituen legeak hezkuntza sistema nazionala sortzeko "atzerapausoak" direla adierazi du IAk.

 

“Reggio Emilia, 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza” liburua gaztelaniaz

“Reggio Emilia, 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza” liburua gaztelaniaz

Italiako Reggi Emiliara egindako bidaia pedagogikoaren ondoren, “Reggio Emilia, 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza” monografikoa argitaratu zuen HIK HASIk, 2007an. Orain, gaztelaniara itzuli du Cantabriako unibertsitateak, eta, Santanderren izan zen Hik Hasi liburua aurkezten, Cantabriako unibertsitateko arduradunekin eta Reggio Emiliatik gerturatutako Francesca Dávolirekin batera, Haur Hezkuntzako 130 irakasleen aurrean.

 

Hik Hasi

IRRIEN LAGUNAK KLUBA azaroaren 8an jaioko da

IRRIEN LAGUNAK KLUBA azaroaren 8an jaioko da

Proiektu hezitzailea da. Pupu eta Lore haur jaioberriak hezteko ardura izango du euskal jendarteak. Bi haur horiek hezteko pertsonaia berriak sortu dira: Tiritatxo pediatra (osasuna), Largabista basozaina (natura), Martinber (kultura), Marikalanbres (zientzia), Ane Pirata eta Patakon (bolondresak), Lagun txakurra...

BI EUSKARRI izango ditu: 1. ALDIZKARIA (0-8 urte arteko haurrek guraso, irakasle, hezitzaileekin lantzeko), eta, 2. WEB landua (telebistaren egitekoa bete dezakeena).