Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatuko du IAk

2010-11-10

Azaroaren 17an, Nazioarteko Ikasleen Egunarekin bat eginez, Ikasle Abertzaleak taldea egungo hezkuntza sistema "arrotzaren" aurka borrokatuko da. Nafarroako Gobernuak "inposatu" nahi dituen legeak hezkuntza sistema nazionala sortzeko "atzerapausoak" direla adierazi du IAk.

 
 
Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatuko du IAk

Ekimenak antolatu dituzte: Ikasleok ere etorkizuna eraiki! lelopean, elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 11:30ean, eta 13:00etan manifestazioa egingo dute, Iruñeko geltoki zaharretik abiatuta.

Gainera, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute, LAB, EHBE eta Sortzen-Ikasbatuaz gizarte eragileekin batera, Nafarroako Legebiltzarrearen aurrean.