"EUSKAL MITOLOGIAren azterbideak" saioa egin zen Azkue fundazioan

"EUSKAL MITOLOGIAren azterbideak" saioa egin zen Azkue fundazioan

Bizkaiko Hik Hasik antolatuta, urriaren 3an, astelehenean, 18:00etatik 20:00etara saio irekia egin zen Bilboko AZKUE fundazioan.

Saioa Juan Inazio Hartsuaga antropologoa aritu zen Leire Saez-en eskutik.

Hazi Hezi

Hazi Heziren 18. zenbakia

Hazi Heziren 18. zenbakia

Ondoko gaiak jorratu ditugu udazkeneko Hazi Hezi aldizkarian:

- Zaloa Basabe: "Eredu eraldatzaileak behar ditugu pertsonak erdigunean jartzeko".

- Herri hezitzaileak: Eta haurrei entzungo bagenie?

- Nerea Mendizabali elkarrizketa: "Komunikazio Ez Bortitzaren helburua haurrarekin konektatzea da, ez ezer aldaraztea"

- Haurdunaldia: Erditzerako prestatu edo amatasunerako?

... 

 

 

Gugan bego IMANOL URBIETA

Gugan bego IMANOL URBIETA

Gugan bego Imanol Urbieta. Gugan baitaude Mac Mikel eta Ranroberra eta Txiki, txiki, txikia eta Astoa ikusi nuen eta Behin betiko eta Jon Braun eta Txoria nintzela eta Kalera kalera... Eta zutik jarri zara, eta besoak gora, uztaia gora-gora lurretik zerura. Eta irribarre bat gelditu zaizu ezpainetan, gozamena gorputzean. Jira alde batera eta gero bestera ta behera, behera, behera, ta behera, behera bai, uztai barruan preso gelditu naiz orain. Imanol Urbieta esan, eta askatasun ahaire batek ukitu zaitu, hunkitu. Haurtzaroa territorio libre balitz bezala gogoratu duzu bat-batean, asko maite zaitut nik.

 

"Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez" ikastaroa

"Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez" ikastaroa

Urriaren 5etik aurrera, Elgoibarren, "Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez" ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak.

Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria? Galdera horri era praktikoan erantzuten arituko dira.

 

0-3 formaziokoen DIPLOMEN-banaketa ekitaldia

0-3 formaziokoen DIPLOMEN-banaketa ekitaldia

Hik Hasiren bi ikasturteko 0-3 formazioa egin duten 2. promoziokoei DIPLOMA banatu egin zitzaien irailaren 24an egindako ekitaldian. Diplomak eta agiriak jasotzeaz gain, omenduak izan ziren musika, eta, soka-dantza eta agurra dantzen bidez, eta bazkari-ospakizuna partekatu zuten.

ZORIONAK 0-3ko hezitzaileei!

 

IV. Ttiklik! idazlan laburren lehiaketa

IV. Ttiklik! idazlan laburren lehiaketa

Gurasoei gutuna: "Gure gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera".

Gutuna bidaltzeko epea azaroaren 10 artekoa da.