Hik Hasi

Natura heziketarako espazio

Natura heziketarako espazio

Hirugarren ikasturtea hasi berri dute Ozetako (Araba) Plisti Plasta heziketa gunean. Basoan dagoen eskola da Plista Plasta, baina bertako arduradunek “baso-eskolaz” baino nahiago dute naturan dagoen heziketa espazioaz hitz egin. Mendian, aire librean ikasten dute Plisti Plastako haurrek. Bisita egin die Hik Hasi-k, Euskal Herrian martxan den naturako lehen hezigunea ezagutzeko.

 

ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa

ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa

Azaroaren 5ean hasita, ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa jardunaldiak eskainiko dira Orion Nerea Mendizabalen eskutik.

Izena emateko: info@hartueman.com helbidean.

 

Euskararen Ginkana lehiaketa

Euskararen Ginkana lehiaketa

Azkue Fundazioak, Ekoguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Euskararen Ginkana lehiaketa egingo da urriaren 17tik abenduaren 3ra bitartean.

Informazioa: www.euskararenginkana.eus 

Hik Hasi

Anna Luna: "Maiz familian dago haurrek izan ditzaketen arazo askoren jatorria zein konponbiderako gakoa"

Anna Luna: "Maiz familian dago haurrek izan ditzaketen arazo askoren jatorria zein konponbiderako gakoa"

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan arreta goiztiarraren eremuan egiten diren esku-hartzeak antolatzeko eta koordinatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen dekretua atera berritan, Anna Luna pedagogo eta psikomotrizista elkarrizketatu du Hik Hasi-k. Arreta goiztiarrean aditua den honek urteak daramatza arlo horretan lanean, Kataluniako CDIAT zentroetako batean. Hango esperientziaren berri emateko eta urteetan egin duten lana azaltzeko, arreta goiztiarren inguruan Hik Hasi-k antolatutako jardunaldietan izango da, azaroaren 4an Bilbon, eta azaroaren 5ean, Donostian. Haren esanetan, haurrak berez ditu gaitasunak, eta arreta goiztiarraren eremuan diharduten profesionalen egitekoa da gaitasun horiek ahalik eta hobekien gara ditzan lagun egitea; “baina haurrak markatuko du beti bere garapenaren erritmoa”.

Hazi Hezi

Eta haurrei entzungo bagenie?

Eta haurrei entzungo bagenie?

Haurra bada, hemen eta orain, haurra pertsona da. Iritzia eta ekimena dituen pertsona da. Premisa horren inguruan hainbat talde batu dira Oinherri izenpean, aisia eta hezkuntza beste era batera egiteko gogoz eta herriak hezitzaile bihurtzeko helburuz. Teoria eta praktika uztartzen dituen ekimena da eta hamaika herritan ari dira haurren parte-hartze prozesuak bultzatzen.

 

Larunbatean REGGIO EMILIAko jardunaldia egin zen Bilbon

Larunbatean REGGIO EMILIAko jardunaldia egin zen Bilbon

Hik Hasik antolatuta, 200 kidek hartu zuten parte BILBOko EHUren Bizkaia aretoan, Italiako REGGIO EMILIAko Loris Malaguzzi eskola (3-11 urte) ezagutuzeko jardunaldian.